Kurtso hasiera
Irailak 1ean lanean kurtso hasierari ekin genion baina Xiskon hasiera hori pixka bat beranduxeago izaten da. Astebukaeran ibili gara ekintza interesgarriak proposatu, ardurak banatu, parre pixka bat egin eta elkarri adarra jo (neurrian e…)…denetik egiteko denbora izan dugu 24 ordutan. Orain gazteei dagokie gogoz apuntatu eta parte hartzea!! ![]()
Urteroko momentu klabea koordinatzaile berriaren inguruan eztabaidan hasten garenean izaten da. Aurten ere halaxe izan da, kostata baina azkenean Itziarrek iaz utzi zuen kargua berriz ere hartzea erabaki du, ea denen artean urtea modu onenean igarotzen dugun…
Nik berriz zer esango dut ba…uzten joan beharrean ardurak hartzen hasi naiz berriz ere!
Dena Xiskon hoberako izan dadila!
Azken Portuko txoko xume eta eder hontatik agurtzen naiz.
