Maiteren txokoa

September 26, 2006

Hau da hau estresa!!

Filed under: Kokokrax

Gure kuadrilan, eeee!! gure kuadrilan, eeee!!!! gure kuadrilan mozkorra franko eta gainera soltera!

 Abesti hau zenbat aldiz kantatu ote dugu kuadrilan, ufff…askotan, hala ere, gero eta zentzu gutxiago dauka laster izango baita bigarren festa handia, bigarren boda! Eta boda guztiek dute lehenago prestaketa lana, bai ezkongaien aldetik baina baita kuadrilaren aldetik. Hemen ez dut detaile gehiegi emango, protagonisten eskura gera ez dadin baina azken asteetan sartuak garenez urduritasun puntua ere gero eta handiagoa da.

 Despedida eguna bikaina izan zen orain dela aste eta erdi baina jada begirada urriak 14an jarrita dugu eta Altsasun entrenamendu bikaina egin genuen, egun handia borobil irten dadinemoticon

Animo kuadrila "kuenta atras"a hasia da eta!

 Azken Portuko txoko xume eta eder hontatik agurtzen naiz hurrena arte






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham