Hau da hau estresa!!
Gure kuadrilan, eeee!! gure kuadrilan, eeee!!!! gure kuadrilan mozkorra franko eta gainera soltera!
Abesti hau zenbat aldiz kantatu ote dugu kuadrilan, ufff…askotan, hala ere, gero eta zentzu gutxiago dauka laster izango baita bigarren festa handia, bigarren boda! Eta boda guztiek dute lehenago prestaketa lana, bai ezkongaien aldetik baina baita kuadrilaren aldetik. Hemen ez dut detaile gehiegi emango, protagonisten eskura gera ez dadin baina azken asteetan sartuak garenez urduritasun puntua ere gero eta handiagoa da.
Despedida eguna bikaina izan zen orain dela aste eta erdi baina jada begirada urriak 14an jarrita dugu eta Altsasun entrenamendu bikaina egin genuen, egun handia borobil irten dadin
Animo kuadrila "kuenta atras"a hasia da eta!
Azken Portuko txoko xume eta eder hontatik agurtzen naiz hurrena arte

espero kanta horrek behintzat oraindik zentzua izatea!! nik esan bezala irakurri egingo zaitut, maite baitzaut pila pila patata tortilla….ea zure txoko honek funtzionatzen duen eta Tenerifeko argazkia beharrean urriak 14ko bodakoa jarri behark o duzu edo eta biharamunekoa…paaaaaa
Comment by aran — September 27, 2006 @ 8:11 am