Maiteren txokoa

October 29, 2006

Nora iritsi behar dugu?

Filed under: Uncategorized

Egun hauetan bada zarauztarron ahotan dabilen albiste deigarri bat…goitik, behetik, ezkerretik nahiz eskuinetik begiratu ezin ulertu daitekeena gainera. Zer dela eta jokatu ote dute horrela zerrenda horren egileek? herritarren intimitatea horrela puska al daiteke? non daude giza eskubideak, hainbeste aldiz aldarrikatu ohi direnak gure gizartean?


www.urola-kostakohitza.info helbidean informazio zabalagoa eta herritarren inpresioak ikusteko aukera dago, begirada bat botatzera animatzen dut irakurle oro, gure herrian guk ere bai baitugu ardura eta zer esana… noiz arte jasan behar ote ditugu horrelako bidegabekeriak, bai alde batetik bai bestetik?

Baina beno, bizitza aurrera doa eta egunak bihar ere argituko du!  

 

October 24, 2006

Ilusio optikoak

Filed under: Uncategorized

 

 

 

 

 

 

Ez dakit hitz egokia erabili dudan baina beno, argazki honetan lehengo ikusten duzuena ziur ez dela egitan dena…fijatu ongi! non daude gameluak?

October 22, 2006

Kuadrila eguna

Filed under: Uncategorized

Urriko hirugarren larunbata berezia izaten da. Nahiz eta talde ezberdinek difentziak izan eta tentsioak sorrarazten dituzten, zarauztar gehienontzat agendan apuntatu beharreko zita garrantzitsua da kuadrila eguna.

Aitortu behar da urtean aurrera doazen heinean kalean gero eta "ume" gehiagorekin topo egiten dugula baina hala ere, gure printzioei eusten diegu eta parrandatxoa egin ohi dugu, jajajaja

Gure kamiseta pertsonalak jantzirik, blusa gerrian dugula, ordu motzak igarotzen ditugu elkarrekin, azkar baino azkarrago pasatzen baita eguna!

 

 

 

 

Urte bete gehiago igaro da eta guk gurea egin dugu, kunplitu dugu, ea datorren urtean nola ateratzen den emoticon

October 20, 2006

Kronika txikia

Filed under: Uncategorized

Ezkontza izan genuela aste bete ez da pasa eta egunerokotasunak ia oroitzapenetan utzi digu egun hura…hala ere, argazkiak eta bideoak kusten jartzean, borratzea ezinezkoa den irribarrea ateratzen zaigu gure aurpegietan.

Nire burua ikustean, ez dakit ni naizen, nire klon bat den…baina bai memoria egin eta ni horrelaxe joan nintzen ezkontzara, pixka bat mozorrotua. Egunero erabiltzeko moduko arropa armairuan utzi eta horrelako zitatarakoa janztea tokatu zen larunbatean. Itxurak ez omen du axola baina aitortu behar da xarma baduela urtean behin bada ere horrela kalera ateratzeak, emoticon

Eta zer esango dugu ba Gorettitaz! nere laguna da eta ezingo dut ba ezer txarrik jarri…baina ezer txarra ere ez dago jartzerik oso dotore baitzegoen larunbatean…

Esan beharra daukat, elizkizunean irakurri zuten testua oso polita izan zela nire ustez, emozionatzeko modukoa. Benetan barrutik ateratzen zaien zerbait egiten ari zirela ikusten zen. ZORIONAK GORETTI ETA XABIRI!! emoticon

Ursuarango auzoan behintzat denboratxo batean gogoratuko dira honetaz!

October 19, 2006

Pixka bat hausnartzeko

Filed under: Uncategorized

"Si tu Dios es Judío, tu coche es japonés, tu pizza es italiana, tu gas es argelino, tu café es brasileño, tus vacaciones son marroquies, tus cifras son árabes, tus letras son latinas…

¿Cómo te atreves a decir que tu vecino es extranjero?"

 

Ez al du pentsarazten kartel honek? Askotan hemengoak garelako gehiago garela uste dugu baina hemengoa izateko, izateko hain zuzen ere, besteen laguntza ere behar dugu gaur egun, beraz, errespeta gaitezen denok!

October 16, 2006

itxoin pixka bat…

Filed under: Kokokrax

Bodaren eguna pasa ondoren hemen kronikatxoa agertuko dela gauza jakina da baina pixkat bat itxaron beharko duzue argazkiren bat txertatzeak pena merezi baitu. Nik ikusi dut bakarren bat baina kapazitate handiegia daukate hemen jartzeko…ea biharko zerbait lortzen dudan!emoticon

Bitartean, indarrak hartzen joan, ni egunerokotasunean murgildu naiz jada gaur eta ezkontza atzean utzi dut…pena baina horrela xurgatzen gaitu eguneko erritmoak!emoticon hala ere, astean zehar elkar ikusten bagara ziur anekdotaren baten inguruan parreak egingo ditugula…

October 15, 2006

memoria historikoa

Filed under: Besteak

Ostiralean ikusi nuen Salvador pelikula, gogorra, oso gogorra, errealitate konplexu eta ilun baten ispilu.

Historia benetan gustuko dudan zientzia da, gertaera historikoek gaur egungo gizarte hau hobeto ulertzen laguntzen dutela uste dut baina hain da erlatiboa kontatzen diguten eta ezagutzen dugun historia. Horrelako pelikulek ordea, gertakari historikoak modu osoagoan  ikusten laguntzen dute. Ziur ez dela gertatu zenaren kopia perfektua, baina Salvador Puig sentimendu bizitako pertsona bat izan zela erakusten du, familia on bat zuena eta gizarte hobeago batengatik borrokatzen zuena (nahiz eta hori lortzeko moduekin ados ez egon…)

Pelikulak sentimendu asko sorrarazten ditu ikuslearengan: niri momentu batzuetan haserrea sortu zidan, eta beste batzuetan pena eta samina. Malkoren bat isuri gabe uztea gauza zaila da, nahiz eta hasieratik ikusleak badakien nola amaituko den…

Korapilo bat genuen sabelean zinetik irtetean, merezi al zuen horrelakorik, justifikatu al daitezke ikusitako hainbat eta hainbat jokabide? Gaur egungo gizarteak egin al du aurrerakuntzarik gatazka politikoei dagokienez? Zerbaitetarako balio izan al du hainbeste heriotzak?   

Ze aberatsa den horrelako pelikulak ikustea, memoria historikoaren izenean eta hausnarketa egiteko giltza moduan. 

October 13, 2006

Urteroko zita

Filed under: Xisko

Egun bakoitza berezia izaten omen da eta urriak 12a ere hala izan zen atzokoan, baina zerk egiten du berezi egun bakoitza? hori norberaren esku geratzen den zerbait dela uste dut nik: atzo Pilarika izanik, amabirjin honen deboto denek gogotsu ospatuko zuten, guardia zibilen jarraitzaileak ere ahuntza ikusi eta malkoren bat isuriko zuten emozionatuta…baina Xiskokideontzat urriak 12ak badu beste esanahi bat, kurtso hasiera, hain zuzen ere (aiarrak ere jakingo dute honezkero honen berri). Atzo ere kurtso hasierako irtenaldia izan zen Xiskon eta azken urteotan bezala Aia bisitatu genuen, hori bai, eguraldia ez zen gehiegi portatu eta oinez joan beharrean autobusez joan ziren.

Laguntzen ari garen begiraleak, lasai lasai arratsaldean joan ginen, bisita egin, giroa ikusi etaaaaaaaa………vernelball-era jolastera! Aiara irteera eta vernelball-a biak eskutik doaz eta hurrengo eguneko besoko abujetak ere urterokoak dira. Egia esan, umeen pare disfrutatzen dut jolas honekin, berezia da! emoticon

Martxa hartzeko ordua iritsi da beraz, Xiskok ere bere kurtsoari hasiera eman dio…ea zer moduz doan dena aurtengoan!  

October 10, 2006

Kostaldeko herri dotorea

Filed under: Uncategorized

Azken egun hauetan gure herrian, gure Zarautz maitean malekoitik paseatzea lujo bat dela esango nuke. Atzo 7etan bizikletan lasai lasai olatuei begiratzean denbora gelditu zela sentiarazten zuen itsaso zabalak. Udazkeneko arratsak horrela dira zerua hodeirik gabe dagoenean, garbi dagoenean, eguneko tentsioak ahazten laguntzen dute.

Zenbat jendek nahiko luke gure tokian egon momentu zoragarri horietan? Eta guk benetan baloratzen al ditugu gure inguruko gauza txikiak? Saiakera egiteak pena merezi du…

October 8, 2006

Mundu hontan ikusi behar dianak!

Filed under: Uncategorized

Argazkin honen deskribapen objetiboa: bi pertsona, aita semeak beharbada…baina testuinguruarekin lotzen badugu, bi pertsona hauek nortzuk diren esaten badugu, aho bete hortz geratuko gara. Haur txiki bat dirudien pertsona hau munduko pertsonarik txikiena da, 14 urte ditu eta 50 cm neurtzen ditu eta 4′5 kg pisatzen ditu!!!!!!!!! emoticon Zaila egiten da hau horrela dela pentsatzea baina sarea arakatzen baduzue bideoren bat ere aurkituko duzue. Aurrez aurre ikustea abentura bat litzateke ezta?? Hala ere, zail xamarra da nepaldarra baita…

 Beraz, honi buruzko informazioa bilatzera gonbidatzen dizuet, irudi asko eta asko baitaude…






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham