Kilometro bat oinez…
Urteroko zita izan ohi da urriako lehenengo igandea askorentzat, niri pertsonalki asko gustatzen zaidan festa da kilometrotakoa. Garaian garaikoa, lehen gustatzen zitzaidan eta orain ere bai baina lehen bilatzen nuena ez da orain ongi pasatzeko bilatzen dudana, adina omen da arrazoia…auskalo! Lehen ibilbidea egiteko esan eta denbora galtzea zela zirudien, egun bat parrandarako izan eta ibilbidea egiten!! ze burutan sartzen da hori! 
Orain ordea, paseotxo bat emanez eta gune ezberdinak bisitatuz entretenitzen gara. Hala ere, badira zenbait gauza urteak aurrera joanagatik aldatzen ez direnak…bai, bai…kontzertuak!! betagarri non gu han (berri txarrak ez zegoelako bestela ez dago erabaki beharrik ere!), bai lehen eta bai orain! jajaja
![]()
Datorren urtian Bergaran, ea bisita egiten dugun hara ere…
Ondo segi danok
Maite
