Maiteren txokoa

November 27, 2006

Kit Kat

Filed under: Uncategorized

Gaurko eguna parentesi moduko bat izan da, aspalditik egin behar nuen, baina denbora faltagatik egin gabe nuen hori egiteko aprobetxatu dut. Irakasleen eguna dela eta jai izan dugu, astebukaera luzatu ahal izan dut eta eguraldia lagun, goizean goizetik pilak jarrita jaiki naiz.

Batere presik gabe ibiltze horrek ze plazer sortzen duen batzuetan…kotxea hartu eta erlojuari begiratu gabe erosketak egitera joan. Dendaz denda inguruan dudan jendea erreparatu gabe, nire munduan murgildu. Malekoitik paseatu mantso-mantso itsasoari begira…

Egunerokotasuna ere baloratu behar da eta nik gaurko eguna benetan baliotsua izan delako uste daukat.

Zortedun sentitu naiz gaurkoan, hori da egia! emoticon

November 23, 2006

Gure historia

Filed under: Besteak

Durangoko azokan egingo dudan erosketen artean ez da faltako diska hau. Bide ertzean taldea ezagutzen dut, ez da lehen aldia beraien lan bat entzuten dudala. Hala ere, orain arte irratian entzuten nituen abestietan bukatzen zen dena…aurreko astean ordea, beraien diska berriaz hitz egiten entzun nituen eta…kasualitatea! niri asko interesatzen zaidan gaia tratatzen da, azken aldian buru belarri gai honetan murgildurik ibili naiz: Gerra Zibila.

Azokan aurkituko ditudan eskaintza mordoaren aurrean aukera bat egina dut baina ziur zerbait gehiago ere eroriko dela. Autokontrolaren erabilera zorrotza egin beharko dut, jajaja

November 19, 2006

Pauso garrantzitsua…

Filed under: Uncategorized

Bukatzear dagoen aste hau garrantzitsua izan da niretzat. Asteartean azken hiru urte hauetan egiten jardun naizen Doktoretza programa amaitu nuen, ikerketa proiektuaren defentsa egin ondoren. Nire buruaz harro sentitu nintzen gela hartatik atera nintzenean, azken urte honetan eginiko lana ona zela baieztatzea eta aurkezpen serio bat egiteko gauza nintzela ikusteak barrua lasaitu zidan. Ditudan irakasleak oso onak direla berresteak eta laguntzeko beti prest izateak indarrak ematen ditu gainera…

Finean, ikastea gustuko dudala frogatu dut berriz ere eta jende askok ulertzen ez badu ere, gauzak berriak egiteak, ikerketa berrien ilusioak niri asko betetzen dit. Hori horrela, ez da harritzekoa izango denbola tarte ez hain luze batean tesian murgiltzea. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna!!

November 15, 2006

Hamaika ikusteko jaioak gara!

Filed under: Besteak

Irudi batek askotan hitzek baino askoz gehiago adierazten omen dute. Futbolzaleok, eta zaleak ez direnak, badakigu erreala egoera larrian dagoela. Oraindik ligan ez dute partidurik irabazi eta zorte txarraren errua baino zerbait gehiago da, duda izpirik gabe!

Argazki hauek bidali dizkidate, ez dakit zer pentsatu, suposatzen dut gertaera solte bat izango zela…baina adierazgarriak badira, hori ezin da ukatu.

 

 

 

 

 

November 14, 2006

Bartzelona, hiri dotorea

Filed under: Uncategorized

Hiru egunetako parentesi bat egiteko aukera izan nuen aurreko astean eta egia esan bikaina izan zela esan dezaket. Lanera joan nintzen, beraz, erlajatu egin nintzenik ezin dut esan, oso oso nekatuta iritsi bainintzen larunbat gauean etxera. Hala ere, Kataluinarren hiriburuaz nuen ikuspuntua errefortzatu egin da. Lehen ere bisita egina nuen, oraingoan ezin izan dut tuismo gehiegi egin baina bertako giroa atsegina dela iruditzen zait. Ez naiz hirietan eroso ibiltzen den horietakoa baina Bartzelonara itzuliko naizela badakit…

November 5, 2006

Kurtsua ondo hasteko…

Filed under: Xisko

Kurtsoaren irekiera ofiziala eman dela esateko begiraleon arteko afari bat egitea ezinbestekoa da eta hori ostiralean izan zen. Arkupen izan zen zita, aspaldian han izan gaben nintzen, egia esan, jabe berriak dituenetik ez nuen han ezer afaltzeko aukerarik izan eta inpresio onarekin atera nintzen: kalitate ona eta prezio onean, horrelaxe laburbildu daiteke zerbitzua…

Ondoren poteotxoaren txanda ere iritsi zen eta pixkanaka jendea gutxitzen gindoazela kontutan izanda ere, giroa ederra izan zen (argazkiak izango dira hortik, ni txistua jotzen bai behintzat! emoticon). Nik goiz xamar erretiratu behar izan nuen, larunbat goizean goiz jaiki beharraren ondorioak…baina kontuak kontu…gaua ederki joan zela esan daiteke…

 Orain hurrengoaren zain geratu behar, jajajajemoticon






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham