Kurtsua ondo hasteko…
Kurtsoaren irekiera ofiziala eman dela esateko begiraleon arteko afari bat egitea ezinbestekoa da eta hori ostiralean izan zen. Arkupen izan zen zita, aspaldian han izan gaben nintzen, egia esan, jabe berriak dituenetik ez nuen han ezer afaltzeko aukerarik izan eta inpresio onarekin atera nintzen: kalitate ona eta prezio onean, horrelaxe laburbildu daiteke zerbitzua…
Ondoren poteotxoaren txanda ere iritsi zen eta pixkanaka jendea gutxitzen gindoazela kontutan izanda ere, giroa ederra izan zen (argazkiak izango dira hortik, ni txistua jotzen bai behintzat!
). Nik goiz xamar erretiratu behar izan nuen, larunbat goizean goiz jaiki beharraren ondorioak…baina kontuak kontu…gaua ederki joan zela esan daiteke…
Orain hurrengoaren zain geratu behar, jajajaj

Iepa!
Lasai Maite beste afai bat in ber bada ba ingo deu, ingo deu sakrifiziyo hori!!JAJAJAJA!!!!
Ba bai nire konforme ondo eon tzan afaya ta gaua earki jun tzan. Pegan bat jartzekotan afaitan mahia pixkat gaxki zeola planteauta. Batzuk punta baten postia erdin ta bestiak beste puntan!jejeje
Eongo gea! AYO!!!
Comment by AXI — November 6, 2006 @ 11:43 am
hau ezta toki egokiya argazkik jartzeko ezta??? jajaja
Comment by itziar — November 8, 2006 @ 7:17 pm