Pauso garrantzitsua…
Bukatzear dagoen aste hau garrantzitsua izan da niretzat. Asteartean azken hiru urte hauetan egiten jardun naizen Doktoretza programa amaitu nuen, ikerketa proiektuaren defentsa egin ondoren. Nire buruaz harro sentitu nintzen gela hartatik atera nintzenean, azken urte honetan eginiko lana ona zela baieztatzea eta aurkezpen serio bat egiteko gauza nintzela ikusteak barrua lasaitu zidan. Ditudan irakasleak oso onak direla berresteak eta laguntzeko beti prest izateak indarrak ematen ditu gainera…
Finean, ikastea gustuko dudala frogatu dut berriz ere eta jende askok ulertzen ez badu ere, gauzak berriak egiteak, ikerketa berrien ilusioak niri asko betetzen dit. Hori horrela, ez da harritzekoa izango denbola tarte ez hain luze batean tesian murgiltzea. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna!!

oan nola deitu ber dizugu
andereƱo Maite
eo Maite doctora andrea….
lan zalla jarriguzu
jajajaj
Comment by itziar — November 22, 2006 @ 5:10 pm
Doctora deitzeko tesiya bukatuta izan behar det baina…bai orduan eta bai orain, Maite eta kitto! (Pardina ere onartzen det,jajajaj)
Comment by Maite — November 23, 2006 @ 8:35 pm