Gure historia
Durangoko azokan egingo dudan erosketen artean ez da faltako diska hau. Bide ertzean taldea ezagutzen dut, ez da lehen aldia beraien lan bat entzuten dudala. Hala ere, orain arte irratian entzuten nituen abestietan bukatzen zen dena…aurreko astean ordea, beraien diska berriaz hitz egiten entzun nituen eta…kasualitatea! niri asko interesatzen zaidan gaia tratatzen da, azken aldian buru belarri gai honetan murgildurik ibili naiz: Gerra Zibila.
Azokan aurkituko ditudan eskaintza mordoaren aurrean aukera bat egina dut baina ziur zerbait gehiago ere eroriko dela. Autokontrolaren erabilera zorrotza egin beharko dut, jajaja

Mmmm… Durangoko azoka zita garrantzitsua izaten da, baina baita arriskutsua ere poltsikoarentzat. Hau, eta bestea, eta hango beste hori, dena interesgarri! (uf, errima patetiko hauek…)
Comment by Imanol — November 23, 2006 @ 9:03 pm
Ez ahaztu ordea dohainik ere gauza interesgarri asko egoten dirala, bederen gure The Baldetxu, beraz astebukaeran joanez gero..handik pasa eta bide batez aldizkariak hartu eta niri kaso egin… niretzako horixe baita Durangoko Azoka…lana egitea…bestalde zer…aurten ere festara animatzen?? Ba hori, kontuz ibili poltsikoarekin eta bestela seguru erosten duzuna inbertsio ona izango dela, Pardina anderea, jejeje.
Comment by aran — November 24, 2006 @ 11:38 am
ui! The Balde-ko kolaboratzaile edo idazle edo … zer? nik tarteka beiratun bat botatzeiot eh! online, baino bueno.
ta Durangoko azokan usteet nik’e bakitela zer erosi… `Euskara jendea` eo holako zoze, usteet hala izenaula, lengon Mihiluzen hitzein zuen hortaz, ta beste nunbait re ikusiet ta oso interesgarriya emateu benetan. aber ba
Comment by itziar — November 27, 2006 @ 2:27 pm