Hauts bihurtu zineten
Juan Kruz Igerabideren liburu hau irakurtzen ari naiz egun hauetan, oso gomendagarria…Juantxoren istorioa irakurtzen ari zaren bitartean bizitzaren zentzua eta antzeko ideien inguruko hausnarketa bideak irekitzen ditu. Gai hauetan interesa duenarentzat apartekoak, ez duenarentzat, narrazioan zehar egiten diren kit kat modukoak. Niri horrelakoak esaldiak azpimarratzera bultzatzen nautenez, pasarte dezente dauzkat jada bereiziak, ohean etzanda arkatzez eginak izanik, txukuntasunaren eredu ez diren arren…
"Esan ohi zuen txokolatea bezalakoa dela bizitza; baduela alde bat garratza, eta baduela alde bat eztia; ondo dastatzen ikasiz gero, zoragarria dela"
Esaldi sinplea dirudi aurreko honek baina zein ongi definitzen duen bizitza, ezta? minutu askotako elkarrizketa irekiko lukeena, dudarik gabe…
Hurrengoan beste pasarteren bat agertuko dut, benetan pena merezi baitute!
Ondo izan!
Bazkaritarako jaiki eta gero siesta egitea, hori bai luxua! Logura izateko arrazoiak ere baneuzkan, hori ere egia da…parrandatxoren bat egiteko tartea izan dudanaren seinale, dudarik gabe, jajajaj…Abenduak 6a batzuentzat Konstituzio Eguna da eta besteontzat San Nikolas eguna…eta nola ez, Oriotik bueltaska eman behar, konpromiso soilagatik bada ere (disimulatua geratu da ezta??)