Sentimenduei buruz…
Ezer ez omen da sentimendua bezain ahaltsu eta sentimendua bezain suntsitzaile…Eta hori adierazteko bada ekialdeko esaera bat: "Ilargiaren argia baino indartsuagoa eguzkiarena da; eguzkiaren argia baino indartsuagoa adimenarena; adimenaren argia baino indartsuagoa bihotzarena"
Zer pentsatua ematen du ezta? Jakingo bezenute nondik atera dudan esaldia…nire lanean etengabe egiten dut horrelako perlekin topo, izan ere, ikasleekin emozioak lantzeko material artean asko eta asko daude. Horrela, ikasleentzat ez ezik hezitzaileontzat ere oso erabilgarri suertatzen dira.
