Maiteren txokoa

December 10, 2006

Eguraldi txarrari…

Filed under: Besteak

Zubia bukatzear dagoela eta hausnarketa egiteko ordua ere iritsi da…zenbat denbora egon garen egun hauei itxaroten, eta zein azkar pasatzen diren! Hala ere, balantze positiboa egin beharra daukat, denetik egiteko aukera izan baitut eguraldiak bere aurpegi desatsegina erakutsi badigu ere.

Lehenengo helburua lo egitea zen, niretzat plazer bat da orduak ohean ematea eta tarteka horrelako egunak eskertzen ditut, bai horitxe! emoticon  Bazkaritarako jaiki eta gero siesta egitea, hori bai luxua! Logura izateko arrazoiak ere baneuzkan, hori ere egia da…parrandatxoren bat egiteko tartea izan dudanaren seinale, dudarik gabe, jajajaj…Abenduak 6a batzuentzat Konstituzio Eguna da eta besteontzat San Nikolas eguna…eta nola ez, Oriotik bueltaska eman behar, konpromiso soilagatik bada ere (disimulatua geratu da ezta??)

Aurreko Post batean adierazi nuen bezala Durangoko Azokako zitara ezin nuen huts egin eta bakarrik bazen ere erabakia neukan tarte bat horretarako hartzea. Azkenean Oihanaren konpainian joan etorria egin genuen eta poltsa batzuk ekarri nituen beteak, hau da hau tentazio pila! autokontrol entrenamendu bikaina izan zen! Giroa bikaina, hori ere ezin esan gabe utzi…

Kuadrilako zenbaitekin ere ordu batzuk eman ditut, sozidadean egin baikenuen afaritxoa, entretenitua izan zen hura ere, nahiz eta nekearen eraginez, goiz erretiratu nintzen (nekearen arrazoia airean geratzen da…jajajaj)

Eta XL astebukaera amaitzeko futbol partiduen jarraipena…errealeko mutilek Bartzelonaren aurka galdu bazuten ere, neskek irabazi egin dute gaur goizean eta han izan naiz, partidu bikaina jarraitzen: lehenengo gola gainera dedikatu egin digu Laurak!!! 

Diskurtso luzen honen ondorioa: eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz gero, neguan ere badaude planak!! 

Ondo bizi!!!!!!!!! 

1 Comment »

The URI to TrackBack this entry is: http://maitepardina.blogsome.com/2006/12/10/eguraldi-txarrari/trackback/

  1. oriyoko parranda? oanguan re latza junda jajaja
    ta zubiya earra
    ta egualdi txarra?¿? norbait konturatu al da egualdi ezkaza itezula? jejeje
    benga ondo segi

    Comment by itziar — December 10, 2006 @ 9:34 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham