Bakearen astea
"Pobrezia indarkeriaren erarik txarrena da" Mahatma Gandhi. (1869-1948)
Atzo, urtarrilak 30ean Gandhiren heriotza ospatzen zen mundu osoan, guziok ezagutzen dugun pertsonaia baita, eta goiko esaldia bezalako perlak utzi zizkigun. Elkarbizitza sano batean sinesten zuen pertsona zen Gandhi, bere inguruko injustiziek, gizartean konpromezuak hartzera bultzatu zioten eta gogor eutsi zion bere printzipioei.
Nahiz eta mundu guztiak begirunea izan, oraindik ere bere ametsak betetzeko zenbat lan dagoen egiteko. Zein politak diren hitzak baina zeinen antzuak hitz soiletan geratzen badira!
Bakearen astea ospatzen ari omen gara, noiz ospatuko ote dugu benetako bakea lortu izanaren eguna! Beharbada gure ingurukoez pixka bat gehiago arduratzen hasten garen egunean, egun horretara iristeko bidean ttirriki-ttarraka hasiko gara.
