Poesia ederra
Justizia eta Pakea izenpean iristen zait hilabetekaria nire helbide elektronikora. Aitortu behar dut askotan, perezaren ondorioz, kasu gehiegi egin gabe borratzen ditudala baina oraingo honetan ez…oso poesia ederra bidali digute eta pena merezi du denbora tartea eskaintzea, ongi aztertzeko. Bitoriano Gandiagaren hitz hauek urte hasiera honetan esanahi berezia daukate gure herriaren kasuan, hitzetan bakarrik geratuko ote da?
Ez da nahikoa zure bakea
ez da nahikoa nirea.
Ez da nahikoa nire bakea
ez da nahikoa zurea.
Elkar ditzagun geure bakeok
banan ditugun bakeak,
elkar ditzagun partidu eta
siglen arteko aleak,
merezi du-ta bake guztiez
bake-ore bat ontzeak,
bake-ore ta bake bereko
ogi beretik jateak,
bakeen bakeaz ase ditzagun
bake egarri-goseak.
Bittoriano Gandiaga
