Maiteren txokoa

January 8, 2007

data injustuak

Filed under: Uncategorized

Gabonen inguruko festa hauek guztiak eta data hauetan bisita egiten diguten pertsonaiak denok pozik egotera bultzatzen gaituztela dirudi. Gizartea islatzen duen ibaian ur partikula bat gara gutako bakoitza eta ezin dugu aldapan goraka joan, derrigor behera egin behar dugu. Baina zer gertatzen da egoerak goraka joatera bultzatzen bazaitu? nahiz eta azkenan, inertziaz behera jarraitu, onartu beharra dago…

Eta zerk eragiten du goraka joateko gogoa? egunero telebistako albisteak ikusteak, inguruko jendearen egoerak, gizartean nagusi diren baloreak…zein injustua den eskolara joan eta lagunak oparien zerrenda amaiezina errezitatzen duten bitartean, zuk olentzeroz mozorrotutako amak ekarritako panpina aipatzea. Eta ze gogorra den hipotekarekin leporaino dagoen bikote gazte batentzat bere semeak egunero telebistan ikusten dituen jostailuak amesten dituela ikustea eta hala ere, ezingo dutela horiek oparitzera iritsi jakitea.

Bizitza batzuetan injustua dela esaten da baina kasu honetan gizartea da injustua, oso injustua gainera!! 

 

 

2 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://maitepardina.blogsome.com/2007/01/08/data-injustuak/trackback/

  1. Ez da buelta erraza izan ez?? Animo eta lasai hartu, denok baitakigu injustiziak gizartean badaudela, beti egon direla eta beti egongo direla (tristea bada ere), eta horiei aurre egiteko edo hainbeste min ez emateko prestatu behar gara, nola?? Auskalo, erantzuna aurkitzen baduzu esaidazu mesedez…baina azken finean bizitzan hori ere bilatzen dugu, ez??

    Comment by Aran — January 9, 2007 @ 1:37 pm

  2. Data hoietako espiritua, aspaldian galdu det (zahartzen goazelako?). Zahartzaroa baño gehiago, zuk diozun injustizia ustet dela errudun nere espirituaren galeraz… injustizia baño gehiago, egoismoak.

    Comment by i eme — January 14, 2007 @ 12:30 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham