Liburu zaharra 1
Lehen ere aipatu izan dut nire lanak egunerokotasunerako "lekzio" bikainak eskaintzen dizkidala. Ikasle ezberdinekin harremanak izatea oso aberasgarria delako alde batetik, baina baita beraiekin lan egiteko prestatu behar dudan materiala aztertzean aurkitzen ditudan altxorrengatik.
Hurrengo egunetan, ipuin bat kontatzen joango naiz, benetan interesgarria iruditu baitzait. Liburu zahar bati buruzkoa da kontakizuna eta "altxorra" izena du:
"Eneko besteetan baino beranduago jeiki zen, jai eguna zen eta. Leihotik begiratu eta izagarri eguraldi ederra zegoela ikusi zuen. Eguzkia nagusi zen zeruan eta mendian zehar ibiltzeko aukera aparta izan zitekeela pentsatu zuen. Idoia, bere lagunarekin, ados jarri eta biak abiatu ziren.
Mendia isiltasunak hartuta zegoen, noizean behin bakarrik txori baten abesti edota animali baten mugimendua entzuten zen.
Idoiak bidean ez zuen hitz erdirik esaten, goibel zegoela zirudien. Zerbait gertatzen zitzaion. Eneko kezkati zegoen bere lagun mina horrela ikustean.
Luzaroan ibili eta gero, harkaitz baten aldamenean eseri ziren biak. Enekok, goibeltasunaren arrazoia galdetu nahi zion une berean, zuhaitz baten enborrean kutxa txiki bat zegoela ohartu zen. Enekok eta Idoiak elkarri harrituta begiratu zioten. Ipuinetan bezala, aurkikuntza magikoa iruditu zitzaien."
Zer egongo ote da kutxa barruan?

hemen mixteriyua nahi du jarri Maitek… gu egunero hemen engantxauta eoteko jajaja!
oantxe nere burmuiƱak eztit kutxa barruan zer daon esan nahi…
pentzaukoet halare
Comment by itziar — January 16, 2007 @ 9:22 pm