Maiteren txokoa

January 18, 2007

Liburu zaharra III

Filed under: Uncategorized

"Eneko, sobrea irekitzean, barruan beste bat zegoela ohartu zen, honela zioen:

    Ehun pausu aurrerago, iturri bat ikusiko duzu

    Iturriaren goialdean zulo txiki bat duen harkaitz zuri bat dago,

    bertan mezu bat aurkituko duzu.

Pozaren pozez Eneko eta Idoia iturri bila hasi ziren. Esanda bezela laister zeuden iturria eta harkaitz zuriaren aurrean. Begiratu ondoren zuloan larruzko poltsatxo baten barruan honako mezu hau zegoen idatzirik:

    Zorionak! Ondorengo esaera ulertzeko gai baldin bazara

    altxorra aurkituko duzu: Gauza askoren jabe dena ez da horrengatik zoriontsuago.

    Zoriontsua da, gutxi izanik bizitzari etekin handia ateratzen dakiena"

Zenbaitentzat horrelako istorioak pijada hutsak dira eta nik errespetatzen dut iritzia baina, nire ustez, ez gara gauza horrelako hausnarketetara iristeko, egunerokotasunak harrapatuak gaituelako eta gizarteak ezartzen duen presioak kontrako mezua bidaltzen digulako etengabe. Gaztetxoekin lan egitean, horrelako istorioak erabiltzeak lana asko errazten du, ikastetxeek gero eta esparru zabalagoa betetzen baitugu haien hezkuntza prozesuan.

Azken atala hurbil dago! 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham