Maiteren txokoa

January 21, 2007

Liburu zaharra IV

Filed under: Uncategorized

"Enekok Idoiari harrituta begiratuz, bakarren bat adarra jotzen ari zitzaiela pentsatu zuen. Idoia ordea irrifartsu zegoen. Bera jadanik ulertzen hasia zegoen. Ez zen hasieran bezain goibel ageri. Aldaketa honek jokoarekin jarraitzera animatu zuen Eneko.

Mezuaren azpian atzealdean irakurtzen jarraitzeko adieraziz gezi bat zegoen. Honela irakur zitekeen:

Ibaia jarraituz Ekialderuntz abiatu zaitez.

Borda bat aurkituko duzu. Barruan baldosarik

zaharrenaren azpian dagoen hutsunean altxorra aurkitu duzu.

Hiruzpalau ordu oinez ibili eta gero, lortu zuten azkeni borda aurkitzea. Honela zioen esaera bat agertzen zen atearen goialdean idatzirik:

BIZITZEN DAKIENA ZORIONTSU DA

Idoia eta Eneko barrura sartu ziren. Eta baldosarik zaharrenaren azpian zegoen hutsunean aurkitu zuten "altxorra". Altxorra liburu zahar bat zen, eta horrela hasten zen:

Altxor honen edukia

Ez da dirua

Ez dira bitxiak

Ez bestelako gauzak

Ez du ezer erosteko balio

Hori baino baliotsuagoa da,

zoriontsu izateko balio dakizuke.

Zugan dagoen altxorra aurkitzeko.

Bene-benetan nahi duenak "horrek bakarrik" eskuratuko du altxorra."

Horrela bukatzen da ipuina, ikasleekin lantzeko programa baten lehenengo unitatea, alegia. Ondoren altxor hori bilatu ahal izateko teknikak lantzea proposatzen da: autokontzeptua, beldurrei aurre egitea, arazoak gainditzea, ikastearen etekina, adiskidetasuna, gurasoekin harremanak…interesgarria benetan!! Liburu zaharrak dioena, beraz, erabat erakargarria izan daiteke baina era berean zaila eta arriskutsua!!

Zer behar dugu? Ezer askorik ez. Batez ere gugan altxor bat dagoela sinistea!






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham