Liburu zaharra IV
"Enekok Idoiari harrituta begiratuz, bakarren bat adarra jotzen ari zitzaiela pentsatu zuen. Idoia ordea irrifartsu zegoen. Bera jadanik ulertzen hasia zegoen. Ez zen hasieran bezain goibel ageri. Aldaketa honek jokoarekin jarraitzera animatu zuen Eneko.
Mezuaren azpian atzealdean irakurtzen jarraitzeko adieraziz gezi bat zegoen. Honela irakur zitekeen:
Ibaia jarraituz Ekialderuntz abiatu zaitez.
Borda bat aurkituko duzu. Barruan baldosarik
zaharrenaren azpian dagoen hutsunean altxorra aurkitu duzu.
Hiruzpalau ordu oinez ibili eta gero, lortu zuten azkeni borda aurkitzea. Honela zioen esaera bat agertzen zen atearen goialdean idatzirik:
BIZITZEN DAKIENA ZORIONTSU DA
Idoia eta Eneko barrura sartu ziren. Eta baldosarik zaharrenaren azpian zegoen hutsunean aurkitu zuten "altxorra". Altxorra liburu zahar bat zen, eta horrela hasten zen:
Altxor honen edukia
Ez da dirua
Ez dira bitxiak
Ez bestelako gauzak
Ez du ezer erosteko balio
Hori baino baliotsuagoa da,
zoriontsu izateko balio dakizuke.
Zugan dagoen altxorra aurkitzeko.
Bene-benetan nahi duenak "horrek bakarrik" eskuratuko du altxorra."
Horrela bukatzen da ipuina, ikasleekin lantzeko programa baten lehenengo unitatea, alegia. Ondoren altxor hori bilatu ahal izateko teknikak lantzea proposatzen da: autokontzeptua, beldurrei aurre egitea, arazoak gainditzea, ikastearen etekina, adiskidetasuna, gurasoekin harremanak…interesgarria benetan!! Liburu zaharrak dioena, beraz, erabat erakargarria izan daiteke baina era berean zaila eta arriskutsua!!
Zer behar dugu? Ezer askorik ez. Batez ere gugan altxor bat dagoela sinistea!

Oso polita eta interesgarria. Hala ere haurrekin bakarrik garatzeko ipuina ez da… niri ere balioko lidake teknika horiek ikasteak, jajajja. Astelehena behintzat ipuinarekin zoriontsuago hasi dut. Esker mila eta ni jada beste ipuin baten zain nago…..
Comment by Aran — January 22, 2007 @ 9:27 am