Mandalak
|
|
Orain gutxi jakin dut zer esan nahi duen hitz honek, sanskritoan borobila omen da…baina ez da izena atentzioa deitu didana, mandalek duten eraginak baizik. Beharbada modan jartzen ariko da, edo kasualitate hutsez iritsi da nire begi-belarrietara, baina mandalak egitea eta margotzea erlaxatzeko ezinhobea omen da!! Egia esan, azalpenak irakurtzea Freud-en psikoanalisian murgiltzearen parekoa da, eskola honetan sinesten duen jendea ziur nago mandalak egiten jo eta su aritzen dela, jajajaj Hala ere, jatorri budista omen du.
Ea azalpen garbia ematen dudan:kontua da mandalek perfekzio moduko bat islatzen dutela eta oreka pertsonala lortzen laguntzen dute. Ikuspegi espiritual batetik, mandalak orekaren energia gunea dira eta arima eta gorputza garbitzen laguntzen dute. Esan bezala, jatorria ekialdean baldin badauka ere, Europa aldera Jung-ek ekarri zuen, bera hasi baitzen terapia modura erabiltzen. Freud-en laguna zen gizon hau eta bera bezala, psikoanalista, baina haserretu egin ziren momentu jakin batean eta orduan, bolada txar batean murgildurik zegoela ekin zion mandalak egiteari. Irudi hauetan gure osotasuna islatzen omen da, alde kontzientea eta inkontzientea.
Hau da hau kontu pila!! nik egia esan nire ikasleekin erabiltzeko asmoa daukat, ez erabiltzen dituzten koloreak eta formak interpretatzen hasteko (horretarako ez bainago batere jantzia!!), erlajazio estrategia bezala, eskaintza interesgarria iruditzen baizait…batez ere, eguraldi txar hauek egiten dituen garaian!! jajajaja
