Maiteren txokoa

February 26, 2007

Aldizkari bati begira

Filed under: Uncategorized

La Sallek badauka aldizkari bat, urtean 5 aldiz ateratzen duena "Educar hoy" eta bertan denetik topa daiteke. Gustuko izaten dut gainbegirada bat ematea oso kontutan hartzeko pintzeladak baitauzka ale guztietan. Oraingo honetan ipuintxo sinple baina esanguratsu bat dauka, optimismoaren inguruko hausnarketa egiteko sarrera gisa erabiltzen duena:

"LOS DOS BALDES

El agua escaseaba en la región. Cada día, el campesino caminaba durante media hora hasta el pozo alejado de donde obtenía el agua. Dos baldes le ayudaban en la pesada tarea. Uno de ellos era optimista; el otro, pesimista. Un día, mientras se dirigían hacia el pozo, ambos se pusieron hablar acerca de su existencia:

-No hay vida tan triste como la mía -dijo uno de los baldes-; siempre que me alejo del pozo, me voy lleno; pero cada vez que vuelvo a él, regreso vacío.

El otro le respondió:

-Yo, en cambio, nunca he tenido una vida tan feliz; aunque siempre llego al pozo vacío, no hay día que no me aleje de él lleno hasta rebosar."

Argi dago bakoitzak bizitza betaurreko ezberdinekin ikusten dugula eta horrek egoera berak oso ezberdin bizitzera eramaten gaitu. Zenbat laguntzen duen, bigarren ontzia bezalako bat izateak ondoan, gauzak oker doazenean irribarre bat eragiteko!!

February 22, 2007

Hausnartzen

Filed under: Uncategorized

Azaroan bukatu nuen doktoretza programa, tribunalari nire ikerketa lana aurkeztu eta haien "gomendioak" entzun ondoren. Azken hiru urteak eman ditut formazio honetan, hasieran, lanik beharbada izango ez nuela eta euskal curriculumaren munduak erakarrita izena ematea erabaki nuen, beste bi ikaskiderekin batera. Ondoren, gehiegi espero gabe lanpostu bat lortu eta berau ikasketekin konbinatzeari ekin behar!! izan ere, alderdi positibo eta negatiboak ditu nire ezaugarri pertsonal batek: retoak gustatzen zaizkit eta hasten naizena bukatu egiten dut… eta orain, diploma jasotzeko ordua iritsi da. Bihar Euskalduna Jauregian eman behar omen digute eta egia esan badut gogoa…alde batetik, egia da horrelako "parafernaliak" ez ditudala oso gogoko baina oraingo honetan egin behar izan dudan esfortzuak, nire buruari horrelako bat oparitzera bultzatzen nau, jajajjajaj

 Aipatu dudan ezaugarria bide, hurrengo retoa markatu dut, ikerketa munduan murgiltzeak adikzioa sortzen baitu…ea tesia burutzea lortzen dudan. Nire lanak uzten didan heinean, ikastea afizio gisa ulertuta, hortxe daukat helmuga!

Bide batez, ez pentsa inauteriak bailiran mozorrotuta joango naizenik ekitaldi horretara e…nire printzipioak horren kontra daude eta!

February 9, 2007

web orri interesgarria

Filed under: Uncategorized

Askotan istorio eder eta motz bat nahikoa izaten da aurrean ditugun zenbait gauza ikusteko edo bizitzari beste begi batzuekin ikusi ahal izateko. Jorge Bucay eta Paulo Coelho bezalako idazle famatuek badituzte gisa honetako ipuin mordoa eta internet bezalako baliabide batekin, klik batzuk eginda eskura daitezke, bai horiek baita beste batzuk ere.

Bilatzaile batean "historias para pensar" jartzea nahikoa da horrelakoen arrakastaz ohartzeko eta www.buscadichos.com eta http://humano.ya.com/miranda1881/his_1.htm web orriak animoa berreskuratzen lagun diezaguketen horietakoak dira.

February 5, 2007

Pentsatzeko…

Filed under: Uncategorized

Garaiturik zaudela uste baduzu, halaxe zaude

Ez zarela ausartzen uste baduzu, ez duzu egingo

Nahi bai baina ezingo duzula irabazi uste baduzu, ez duzu lortuko

Galdu egingo duzula uste baduzu, galdu duzu.

Bizitzaren arrakaste

Gizakiaren borondatean hasten baita

(…) Bizitzaren borroka ez du beti irabazten

gizonik indartsuenak edo arinenak

Lehen edo gero, horretan sinesten duen gizonak

irabazten baitu.

                                                              R. KIPLING






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham