Hausnartzen
Azaroan bukatu nuen doktoretza programa, tribunalari nire ikerketa lana aurkeztu eta haien "gomendioak" entzun ondoren. Azken hiru urteak eman ditut formazio honetan, hasieran, lanik beharbada izango ez nuela eta euskal curriculumaren munduak erakarrita izena ematea erabaki nuen, beste bi ikaskiderekin batera. Ondoren, gehiegi espero gabe lanpostu bat lortu eta berau ikasketekin konbinatzeari ekin behar!! izan ere, alderdi positibo eta negatiboak ditu nire ezaugarri pertsonal batek: retoak gustatzen zaizkit eta hasten naizena bukatu egiten dut… eta orain, diploma jasotzeko ordua iritsi da. Bihar Euskalduna Jauregian eman behar omen digute eta egia esan badut gogoa…alde batetik, egia da horrelako "parafernaliak" ez ditudala oso gogoko baina oraingo honetan egin behar izan dudan esfortzuak, nire buruari horrelako bat oparitzera bultzatzen nau, jajajjajaj
Aipatu dudan ezaugarria bide, hurrengo retoa markatu dut, ikerketa munduan murgiltzeak adikzioa sortzen baitu…ea tesia burutzea lortzen dudan. Nire lanak uzten didan heinean, ikastea afizio gisa ulertuta, hortxe daukat helmuga!
Bide batez, ez pentsa inauteriak bailiran mozorrotuta joango naizenik ekitaldi horretara e…nire printzipioak horren kontra daude eta!
