Aldizkari bati begira
La Sallek badauka aldizkari bat, urtean 5 aldiz ateratzen duena "Educar hoy" eta bertan denetik topa daiteke. Gustuko izaten dut gainbegirada bat ematea oso kontutan hartzeko pintzeladak baitauzka ale guztietan. Oraingo honetan ipuintxo sinple baina esanguratsu bat dauka, optimismoaren inguruko hausnarketa egiteko sarrera gisa erabiltzen duena:
"LOS DOS BALDES
El agua escaseaba en la región. Cada día, el campesino caminaba durante media hora hasta el pozo alejado de donde obtenía el agua. Dos baldes le ayudaban en la pesada tarea. Uno de ellos era optimista; el otro, pesimista. Un día, mientras se dirigían hacia el pozo, ambos se pusieron hablar acerca de su existencia:
-No hay vida tan triste como la mía -dijo uno de los baldes-; siempre que me alejo del pozo, me voy lleno; pero cada vez que vuelvo a él, regreso vacío.
El otro le respondió:
-Yo, en cambio, nunca he tenido una vida tan feliz; aunque siempre llego al pozo vacío, no hay día que no me aleje de él lleno hasta rebosar."
Argi dago bakoitzak bizitza betaurreko ezberdinekin ikusten dugula eta horrek egoera berak oso ezberdin bizitzera eramaten gaitu. Zenbat laguntzen duen, bigarren ontzia bezalako bat izateak ondoan, gauzak oker doazenean irribarre bat eragiteko!!

Beti bezela zer pentsatua eamten duten zure postek. Ai zein ongi egongo litzateken bati izatea horrelako Balde bat ondoan, baina ez soilik irribarre bat ateratzeko, baizik eta errealitatea ikus ahal izateko bere osotasunean ( edo egiagokotasunean), eta baita ikusteko eta ikasteko askotan gure penak eta minak ez direla hain pena eta hain min eta laguntzarekin ateratzerik badagoela…. bizi ditugun egun hauetan lagungarri izango litzake bai!!! Beno zu ere askotan bazara Balde hori ez??? Segi segi horrelako ipuin, artikulu , etab. ezartzen. Nik behintzat gustora asko irakurtzen ditut.
Comment by Aran — February 27, 2007 @ 10:07 am
istoriyo polita bai.
hau botillak bezala da. Botilla bat zer dago erdi betea edo erdi hutsa? berdin baldeekin. batak alde ona, eta besteak alde txarra.
gu´re askotan holakuak gea. tarteka dana ona ikusten deu, ta bestetan dana txarra.
holakuak gea, ze ingoyu ba
Comment by Itziar — February 27, 2007 @ 1:33 pm