Maiteren txokoa

March 14, 2007

Sagardotegia

Filed under: Kokokrax

Azken urteetan zita garrantzitsua da niretzat garai honetan…Sagardotegietako giroa berezia da, nahiz eta hotzean pentsatzen jarrita, jaten dena kantitatez normalki gutxi den eta ordaintzen dena asko…Zarauzko malekoian kafea hartzerakoan gertatzen denaren parekoa da hemengoa: tokia bera ordaintzen da, giroa ordaintzen da.

Orain arte gure kuadrilan jende gutxi animatzen ginen zita honetara baina aurtengoa ezberdina izan da. Autobusa antolatu eta eskursioa montatu genuen eta horrek xarma berezia ematen dio planari, dudarik gabe. Larunbatean hurrengo asteetan askotan ahotan izango ditugun abenturak bizi izan genituen, gehiago hitz egingo ez dugun jendearekin egon ginen (ez nituzke ezagutuko orain…) eta ederki pasa genuen, bai horixe!! Eta guk bezala beste askok! Euskaldunok dugun ohitura erakargarri bat gehiago da hau eta nik betetzeko asmoa dut, aukera dudan bakoitzean.

March 6, 2007

Aitorpenak

Filed under: Uncategorized

Blog-en mundua gero eta zabalagoa da eta badirudi elkarren artean lotura moduko bat ere badutela. Beste blog batetik etxeko lana bidali didate, hain zuzen ere, eta egun batzuk hausnartzen pasa ondoren (jajaj ematen du ez dudala beste ezertan pentsatu!!), zintzo zintzo agindutako betetzera noa.

Jarraian beraz, nire buruaren deskripzio txikia egin behar dut bost titulutan oinarrituz. Ea ba…

1) ADIKZIOA: adikzio adikziorik…hitza literalki hartuz gero, ez daukat, baina esan dezaket ia-ia adizkio bihurtu dela lo egitea!!! Egia da gauza mordo batean nabilela egunean zehar eta etxean egotea ez dela nire gustuko…baina denbora tartetxo bat nahikoa dut nik, ohean etzan eta seko lo geratzeko! Eta zer esanik ez larunbat goizak, gozamen ederra bazkal ordurarte ohean egotea!!

2) PEKATUA: Orokorrean nahiko perfekzionista naiz eta gauzak ongi egitea gustatzen zait, bestela ez naiz gustura geratzen…baina nire logela…eta nire laneko mahaia…hori desastrea!! txukuntasunaren antonimo dira. Nik dakidan batek dioen bezala…nola liteke neska gazte baten gela horrela egotea!! a ze pekatua!

3) AMETSA: Postmodernitatearen ezaugarri den indibidualismoa desagertzea eta denok besteen azalean jartzeko gaitasuna izan dezagula. Ziur nago mundua dezente hobeto joango litzatekeela egoismoak alde batera utziko bagenitu. "Ni, gero ni, eta gero badaezpada ni" filosofia zabalduegi dago!

4) LOTSA: Pertsona lotsatia izanik, nire ezaugarri propio orokor bat da hau. Hala ere, urteekin hau gainditzen ari naizela uste dut, e…aurrera eta atzera ibiltzeak asko lagundu dit honetan…hala ere, ez naiz kalean denekin hitz egiten geratzen den horietakoa…ez zait gustatzen zentzurik gabeko hizketaldiak izatea, ridikuo xamar sentiarazten didate.

5) LADO OSCURO: Itziarrek bere blogean Goenkale ikusten duela jarri du…nik ere ikusten dut baina are gehiago esango nuke…telebistako "telebasura" gehiena txupatzen dudala aitortzen dut!! jajaj… egia esan, eguneko tentsioak askatzeko, kirola egiteaz gain, terapia hau erabiltzen dut. Horrelakoak ikustean, despejatu egiten naiz. Bestalde, lado oscuroak, hau da, iluntasunak berak ere beldurra ematen didala onartu behar dut beraz, hori ere aipagarria da puntu honetan!! txikitatik daukadan beldurra da eta oraindik ere ez dut ongi eramaten asuntoa…

Beno, kitto, egitekoak eginda, ariketa polita benetan…nik ez dut hau egiteko agindurik emango baina irakurtzen duzuenei, froga egiteko gomendatzen dizuet, autoanalisia egiten laguntzen baitu eta tarteka horrelakoak egitea ongi dator, nor garen ez ahazteko!! 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham