Blogen mundua
Kurisoa da blogen mundu hau nola ari den hazten eta zein abiaduratan gainera!! nire inguruan ere gero eta jende gehiagok dauka bere txoko propio interneten. Estiloak nahi adina eta gaiak ere hamaika dira espazio orijinal hauetan. Nik hasiera batean nire egunerokotasunean atentzioa deitzen zidaten gertakizunak biltzeko tresnatzat hartu nuen txokoa baina azkenean gertakizunak baino, topatzen ditudan esaldi, gai, kontakizun ezberdinetatik abiaturiko hausnarketak egiteko erabiltzen dut gehiago. Nire bizitzan, azken batean, ez daukat hemen idazteko adina pisu duen bizipen multzoa (laneko gaiak ez baitute kontatzen), baina egia da niretzat oso aberasgarriak diren gaiez inguraturik nagoela…niretzat aberatsagoak dira astegunak astebukaerak baino, zentzu honetan…astebukaerak gehiago baitira parentesiak.
Blogen mundu honetan beraz, nik badut nire txokoa eta aurkitzen ditudan perlak biltzen joateko erabiliko dut. Hori bai, tarteka, denbora librean bizi izandako gertakari interesgarriak ere tartekatzea ongi dator, errekreo modura!!
