ausardia??
Bizitza honetan askotan erabaki garrantzitsuak hartu beharrean aurkitzen gara, edo gai konkretu baten inguruan posizionatu beharrean. Gure printzipioak jarraitzeagatik, gehiengoaren norantza ez jarraitzea erabaki ohi dugu sarritan…baina beste askotan ez…beste hainbat eta hainbatetan pasibotasunak gure gorputza hartu eta blokeatu egiten gaitu, benetan egingo genukeen hori alde batera utziz, edo gustura oihukatuko genukeena ahopean utziz.
Jarrera hauen isla da ondoko paragrafotxo hau, ikasleekin autoestima lantzean detaile bezala erabil daitekeena.
"No tengas miedo a asumir el riesgo y a creer.
Sal de las gradas, baja al campo de juego y vive.
Sal del escondrijo y así los demás te podremos ver."
A. Passimodo
Bizitza baliotsuegia da pasibotasunean murgildurik egoteko!!

Ausardia?? Enpatia??? Askotan gradetan geratzea ere ondo etortzen da, babesteko modu bat delarik. Beste batzutan berriz jokatu nahi eta ez dizute balorik pasatzen….bestetan jokatzen ari zara eta txistuak entzuten dituzu, beti bezala jolasten ez zaudelako, edo maila baxuagoan zaudelako….askotan hobe ikuskizuna ikusi, inor lesionatu gabe.
Comment by Aran — April 20, 2007 @ 7:56 am