Blogen mundua
Kurisoa da blogen mundu hau nola ari den hazten eta zein abiaduratan gainera!! nire inguruan ere gero eta jende gehiagok dauka bere txoko propio interneten. Estiloak nahi adina eta gaiak ere hamaika dira espazio orijinal hauetan. Nik hasiera batean nire egunerokotasunean atentzioa deitzen zidaten gertakizunak biltzeko tresnatzat hartu nuen txokoa baina azkenean gertakizunak baino, topatzen ditudan esaldi, gai, kontakizun ezberdinetatik abiaturiko hausnarketak egiteko erabiltzen dut gehiago. Nire bizitzan, azken batean, ez daukat hemen idazteko adina pisu duen bizipen multzoa (laneko gaiak ez baitute kontatzen), baina egia da niretzat oso aberasgarriak diren gaiez inguraturik nagoela…niretzat aberatsagoak dira astegunak astebukaerak baino, zentzu honetan…astebukaerak gehiago baitira parentesiak.
Blogen mundu honetan beraz, nik badut nire txokoa eta aurkitzen ditudan perlak biltzen joateko erabiliko dut. Hori bai, tarteka, denbora librean bizi izandako gertakari interesgarriak ere tartekatzea ongi dator, errekreo modura!!

Ba bai blogen mundua zabalduz doa ikargarrizko abiadan! Orain dela hilabete batzuk galdetzen nion neure buruari zer ote da blogen kontu hari?Zertarako balio ote dute?
Eta orain nik ere egin dut neure bloga!Nik ere orain arte nire bizipenak idatzi izan ditut, baina gaurkoan interneten saltseatzen nenbilela artikulu bat topatu dut eta hau blogean zintzilikatzea okurritu zait, eragin didan “inpaktoaren” eraginez.
Eztakit zenbateraino interesatuko zaion jendeari artikulua baina niri irakurtzeko eta buruari buelta batzuk emateko modukoa iruditu zait.
Comment by AXI — May 2, 2007 @ 10:53 am
informatika ez dala hain txarra???? jajajj
Comment by Itziar — May 3, 2007 @ 8:21 pm