Maiteren txokoa

May 28, 2007

berriz etxeko lana!

Filed under: Uncategorized

Gure Itziarrek berriz ere etxeko lan bat bidali dit. Orain hilabete batzuk bost hitzetan oinarrituta nire esperientziak deskribatu banituen, oraingo honetan irakurtzen ari naizen liburuan, 179. orriko bigarren paragrafoa idatzi behar dut…hau da hau blog mundu honetan bilatzen dira gauza kuriosoak. Hor doa bada…

Azken aldian gutxi xamar ari naiz irakurtzen eta ondorioz, kostatzen ari zait liburu hau bukatzea, baina egun gutxitan listo…amaitua. Javier Cercas-en "Soldados de Salamina" izena du liburuak eta Gerra Zibileko fusilamendu baten inguruan kazetari batek eginiko ikerketak kontatzen dira lehen pertsonan. Ongi dago gaia baina astun samarra egiten ari zait niri, eta hori gaia asko gustatzen zaidala!

179. orriko bigarren paragrafoa: "Quedamos en silencio. Supongo que Bolaño esperaba algún comentario de mi parte; yo no podía hacer ningún comentario, porque estaba llorando"

Bukaera aldera dagoen pasartea da hau 209 orriko liburua baita eta ni 193an noa, beraz, aste honetan bentilatzea espero dut, ea nola amaitzen den!

Eta nori pasa behar diot nik orain lana? ezagutzen ditudan blog guztiak Itziarrek aipatu ditu bat kenduta: Ibai!!! ea "cuando el rio suena agua lleva" txoko horretan zure liburuaz hitz egiten diguzun!  

May 24, 2007

Nire buruari galdezka

Filed under: Uncategorized

Frustratu xamar nabil momentu honetan eta terapia bezala idazteari ekin diot…askotan esaten da ikastetxeek harreman hurbilak izan behar dituzte familiekin, gure helburua da ikasleen gurasoekin hezkuntza prozesua elkarlanean aritzea. Guztiz ados…eta nola egiten da hori! badakit nik hori esatea ba…joe, nik ikasi dut honen guztiaren inguruan eta jakin beharko nuke. Errealitatea ordea oso ezberdina da: teorian egin behar dena egiten dela ikusten dut baina ez dugu nahiko genukeen edo egokia litzateken erantzunik jasotzen. Eta sortzen zaizkidan galderak dira, eta orain zer? nola inplikatu gurasoak? zer nahi dute, nola asmatu? Benetan interesgarriak diren hitzaldiak antolatzea egiten da…eta dardarka jarrarazten zaitu, ordu erdi lehenagotik, ea norbait etorriko den pentsatzen hasten baizara. Normala al da? Ba motiboak izan baditut…esperientziak erakutsi baitit azken kurtso honetan, sorpresa asko hartzen direla, bai positiboak eta baita negatiboak ere eta azken hauek deskolokatua uzten zaituzte.

A ze aldaketa eman duen gurasoen perfilak urte gutxietan!! ze lehentasun ote dituzte beren seme-alaben heziketari dagokionean? norbaitek erantzuna balu, aklaratuidazue!

 

May 20, 2007

Aste Solidarioa

Filed under: Xisko

Gizarte honetan hobetzeko zer dagoen…gauza asko…ez dut uste hori dudetan inork jarriko duenik. Hala ere, askotan gure esku ezer gutxi dagoela entzun ohi dut jende askoren ahotan eta hori ez dakit, kontzientzia lasai uzteko teknika bat den edo komodidadeak itsututako pertsonen diskurtsua. Nik guztiok gure hondar alea aportatu dezakegula uste dut…eta oso konbentzituta nago gainera! Hala ere, gizarte osoari hau erakusteko iniziatiba egokia izan daiteke Zarauzko ONG talde ezberdinek elkarlanean antolatu duten Aste Solidarioa. Bigarren urtez, astean zehar, arratsetan, ekitaldi ezberdinak izango dira herrian eta larunbat goizean emango zaio amaiera festatxo moduko batekin. Ni Xiskoko begirale naizen aldetik, gure taldeak zerbait aporta dezakeela garbi daukat, horregatik, haurrekin jolasak egingo genituen galdetu zidatenean, garbi neukan esfortzu txiki hori egingo genuela…eta hantxe izango gara…datorren larunbatean, honetan guztian ondoen egiten dakigun hori egiten, jolas solidarioak.

Urola Kostako Hitzan eta Diario Vascoko herriko atalean badakit programa agertu dela…begirada bat botatzera gonbidatuko nuke irakurle oro.

May 13, 2007

Herri Urrats

Filed under: Uncategorized

Aurtengoan ez dut bertan parte hartzeko aukerarik izan baina gustuko ditut horrelako ekintzak, gure kulturaren erakusgarri dira eta atsegin dut urtean behin horrelako giroan murgiltzea (mozkortzera joaten diren gazteek osatzen duten koadroa alde batera utzita, hori bai!). Mota guztietako ekitaldiak, zahar, gazte nahiz umeentzat…Euskal Herri osoko jendea kontzentratzen da metro karratu gutxitan eta hori gure herria bizirik dagoenaren seinale da.

Hala ere, aitortu behar da, horrelako egunetan jende asko eta asko entzuten dela erdaraz hitz egiten, gazteleraz nahiz frantsesez, eta horrek ere pena sorrarazten dit. Ikastoletan euskara bultzatzen da, dudari gabe eta baita beste ikastetxe motatan ere, baina gizartean bertan dago indar falta hori, zenbait testuingurutan batez ere. Ea pixkanaka, gure identitatearen parte den euskara gizarte osora zabaltzea lortzen dugun…amets egitea libre da ezta??

May 7, 2007

Relax

Filed under: Uncategorized
 

Presaka bizi gara gehiegitan, ez dugu inguruan dugun horretaz disfrutatzeko denbora nahikorik hartzen eta gero bidaia luzeak egiteko ohitura dugu, deskonektatu asmoz, besteak beste.

Gero eta konbentzituago nago, hala ere, gure inguruan deskonektatzeko eta erlajatzeko nahiko baliabide baditugula, pixka bat mugitzea nahikoa da paraje zoragarriez disfrutatzeko, kosta nahiz mendi aldea. Zortedunak garela uste dut, bizi garen tokian bizi garelako. Kontuz, ez dut esan nahi toki paregabe mordoa ez dagoenik, hainbat eta hainbat herrialdetara gustura joango nintzateke argazki perfektuaren bila baina  beti ere, daukagun hori ere behar bezala baloratuz.

Sarean zehar bidaiatuz ere, gure herrietako argazki paregabeak topa daitezke, hona hemen adibideak. Bila ezazue  zuen paisaia! Nik aukeran, noski, kanpinetik Getari aldera ateratako argazki bat aukeratuko nuke, edo 2. tuneletik Zarautz aldera goza daitekeen bista, baina hauek ere primerakoak iruditzen zaizkit.

       

Tentsioz betetako egun bati bukaera ona emateko medizina onena da horrelakoez gozatzea, eta eskura izanda, aprobetxa dezagun!!






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham