Herri Urrats
Aurtengoan ez dut bertan parte hartzeko aukerarik izan baina gustuko ditut horrelako ekintzak, gure kulturaren erakusgarri dira eta atsegin dut urtean behin horrelako giroan murgiltzea (mozkortzera joaten diren gazteek osatzen duten koadroa alde batera utzita, hori bai!). Mota guztietako ekitaldiak, zahar, gazte nahiz umeentzat…Euskal Herri osoko jendea kontzentratzen da metro karratu gutxitan eta hori gure herria bizirik dagoenaren seinale da.
Hala ere, aitortu behar da, horrelako egunetan jende asko eta asko entzuten dela erdaraz hitz egiten, gazteleraz nahiz frantsesez, eta horrek ere pena sorrarazten dit. Ikastoletan euskara bultzatzen da, dudari gabe eta baita beste ikastetxe motatan ere, baina gizartean bertan dago indar falta hori, zenbait testuingurutan batez ere. Ea pixkanaka, gure identitatearen parte den euskara gizarte osora zabaltzea lortzen dugun…amets egitea libre da ezta??
