Maiteren txokoa

May 13, 2007

Herri Urrats

Filed under: Uncategorized

Aurtengoan ez dut bertan parte hartzeko aukerarik izan baina gustuko ditut horrelako ekintzak, gure kulturaren erakusgarri dira eta atsegin dut urtean behin horrelako giroan murgiltzea (mozkortzera joaten diren gazteek osatzen duten koadroa alde batera utzita, hori bai!). Mota guztietako ekitaldiak, zahar, gazte nahiz umeentzat…Euskal Herri osoko jendea kontzentratzen da metro karratu gutxitan eta hori gure herria bizirik dagoenaren seinale da.

Hala ere, aitortu behar da, horrelako egunetan jende asko eta asko entzuten dela erdaraz hitz egiten, gazteleraz nahiz frantsesez, eta horrek ere pena sorrarazten dit. Ikastoletan euskara bultzatzen da, dudari gabe eta baita beste ikastetxe motatan ere, baina gizartean bertan dago indar falta hori, zenbait testuingurutan batez ere. Ea pixkanaka, gure identitatearen parte den euskara gizarte osora zabaltzea lortzen dugun…amets egitea libre da ezta??

2 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://maitepardina.blogsome.com/2007/05/13/herri-urrats/trackback/

  1. zenbat jende jungo ote zan gora euskadiko txapelakin??? ufa! ene bada!

    baño hori alde batea utzita, pozgarriya izatea holako tokitan daon euskaldun usaia (beti´re salbuespenak kenduta). Bertso jaialditan bezela, ezta?

    “Ea pixkanaka, gure identitatearen parte den euskara gizarte osora zabaltzea lortzen dugun…amets egitea libre da ezta??”
    ametsa izaten jarraituko du, gure inguruan gauzak aldatzen saiatzen ezpagea… ez? baño lasai, egun batian, igual, amets izatiai laga ta errealitate izatea pasakoa. bueno, edo igual ez. baño amets itia libria da, ezta?

    Comment by Itziar — May 14, 2007 @ 8:36 pm

  2. Igual eongoa jendia euskaldunok euskaran kontuakin esageratu ite deula pentsatzeuna. Asko diala esango nuke, baño, pentsatzen jarrita, ze ingo nuke nik euskaraik gabe? Enintzateke ni neu izango. Alegiya, erderaz hitzeiten ez naizela euskeraz hitzeiten bezain ni neu.

    Jo, ta guk garena izan nahi dugu ezta?

    Comment by irizar — May 20, 2007 @ 6:49 am

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham