Maiteren txokoa

May 24, 2007

Nire buruari galdezka

Filed under: Uncategorized

Frustratu xamar nabil momentu honetan eta terapia bezala idazteari ekin diot…askotan esaten da ikastetxeek harreman hurbilak izan behar dituzte familiekin, gure helburua da ikasleen gurasoekin hezkuntza prozesua elkarlanean aritzea. Guztiz ados…eta nola egiten da hori! badakit nik hori esatea ba…joe, nik ikasi dut honen guztiaren inguruan eta jakin beharko nuke. Errealitatea ordea oso ezberdina da: teorian egin behar dena egiten dela ikusten dut baina ez dugu nahiko genukeen edo egokia litzateken erantzunik jasotzen. Eta sortzen zaizkidan galderak dira, eta orain zer? nola inplikatu gurasoak? zer nahi dute, nola asmatu? Benetan interesgarriak diren hitzaldiak antolatzea egiten da…eta dardarka jarrarazten zaitu, ordu erdi lehenagotik, ea norbait etorriko den pentsatzen hasten baizara. Normala al da? Ba motiboak izan baditut…esperientziak erakutsi baitit azken kurtso honetan, sorpresa asko hartzen direla, bai positiboak eta baita negatiboak ere eta azken hauek deskolokatua uzten zaituzte.

A ze aldaketa eman duen gurasoen perfilak urte gutxietan!! ze lehentasun ote dituzte beren seme-alaben heziketari dagokionean? norbaitek erantzuna balu, aklaratuidazue!

 

1 Comment »

The URI to TrackBack this entry is: http://maitepardina.blogsome.com/2007/05/24/nire-buruari-galdezka/trackback/

  1. Ikustet jende gutxi azaldu dala bilerara…

    BAI gauzak asko aldatu dira urte gutxitan; horrekin denok ados, nik uste.

    Nola asmatu? ez dakit…

    Egun, gurea denak, NIRE propietate pribatuak axola digu [NIRE diot, GURE egiteko ere izugarrizko arazoak daudelako-ditugulako!].

    Giltzetako bat, hemen dagoela iruditzen zait. Honi buelta nola eman eta bilera batetan GURASOENTZAT eta GURASOEN HEZIKETArentzat onuragarria izango dela ohartaraztea ez da ordea batere erraza. Izan ere, pertsonekin eta pertsonen heziketarekin lan egiten dugu, ez torlojuekin edota audiekin…

    Animo; eutsi goiai! biyar ostirala deu ta!
    TGIF [Thank God is Friday!]=> gaurko ingeleseko lezioa!
    TuTi

    Comment by TuTi — May 24, 2007 @ 7:51 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham