2007-VI-17
Egun tristea atzokoa futbola bizi dugun errealzaleontzat…jada badira 24 ordu gure bihotzeko taldea bigarren mailara jaitsi dela. Bizitza honetan badira zenbait gauza inoiz gertatuko ez direla uste dituzunak eta niretzat horietako bat erreala lehenengo mailatik at ikustea zen, baina hamaika ikusteko jaioak garela esan zuen hark ez zuen arrazoirik falta!! oraindik arraroa egiten zait eta ez naiz ohitzen datorren urtean Anoetara ez direla ez Real Madril ez eta Bartzelona etorriko esaten.
Jakin badakit joko bat dela eta bizitza honetan garrantzia gehiagoko milaka istoria daudela, badakit…baina zer egingo zaio ba…sentimenduak horrela dira eta hainbeste urtean inguruan kirolak niregan izan duen eraginak (eta gehiago errealzaletasunak…) orain bere ondorioak ditu, eta tristura da horietako bat…eta nire kasuan gainera, athletik-a mutur aurrean ezin dudanez ikusi eta Osasunakiko ere sinpatia gehiegi ez dudanez…akabo! datorren liga txapelketa oso oso oso arraroa egingo zait.
Eskerrak Zarauzko futbol taldeak igo egin diren aurten kategoriaz, bai neskak eta baita mutilak ere! 
Ez da bizitza hemen amaitzen baina…joeeeeee, erreala bigarren mailara jaitsi dela! egun historikoa atzokoa.

Ke ba Maite! Ondo etorriko zaio, hola, urte batzuk segundan pasa, lasai-lasai, taldia osatu, plantila berritu ta iyoko gea berriz eunen baten beste 40bat urte pasatzea. Pero sin prisas, Maite, sin prisas.
Comment by irizar — June 25, 2007 @ 7:23 am