Maiteren txokoa

July 8, 2007

San Ferminak

Filed under: Uncategorized

Festa bereziak dira bai euskaldunentzat eta baita beste jende askorentzat ere eta gure belaunaldian ia denok bizi izan ditugu lehen pertsonan Iruñean edo Lesakan. Zerk egiten ditu ordea hain berezi festa hauek hainbeste jende erakartzeko?

Niretzat, txikitan, San Ferminak aipatzea zezenak aipatzea zen, entzierroa zen burura etortzen zitzaidan lehen gauza. Nerabe ginenean ordea, parranda ederra egiteko aukerarekin lotzen nituen festa ezagun hauek. Eta gaur egun…egia esan oraindik ere parranda egiteko aukerarekin lotzen dut, nerabezaro garaia ez baitugu hain urrun baina desplazamenduek sorrarazten duten perezak balantzan alde batera gogor egiten du jada emoticon.

Nabarmen aldatu dena entzierroen inguruan dudan pertzeptzioa da. Orain urte batzuk iratzargailua jarri eta ez nuen ikuskizuna zuzenean ikusteko aukera galtzen, gaur egun ordea, burutik pasa ere ez zait egiten horrelakorik egitea, izan ere, entzierroen xarma guztiz galdu da niretzat. Orain ez diot erakargarritasunik aurkitzen eta jendeak emozio eta ilusioa adierazten duenean, niri ez zait kutsatzen, inondik inora. Ekintzari berari ez diot logikarik ikusten eta alderantziz, arriskuak barra-barra daudela iruditzen zait. Jatorria non dagoen jakin nahiko nuke, zer dela eta hasi zen ohitura berezi hori eta horrelako arrakasta izatearen arrazoiak zein diren. Horrela beharbada, xarma hori ulertzeko gauza izango nintzateke.

Bien bitartean, niretzat momentuz San Ferminak parranda ederra egiteko aukera izaten jarraituko dute. Ea datorren urtean aprobetxatzen ditudan!! emoticon 

2 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://maitepardina.blogsome.com/2007/07/08/san-ferminak/trackback/

  1. ni eonda nao sanfermiñetan! e Imanol, earki pasa genun eh?
    ba egiya esan desplazamentuan asuntuak… nerekin beti daka pixua. Baño eskerran han nun lo iña bagenekan…

    ah ta entzierruana, eztakit noizpait allauko naizen ulertzea. Ni enaiz jaikitzen… ni de palo. ta gañea eztakit ze ikusteyon jendiak.

    PD; Maite, oso guapa zaude hemen eh? jajaja

    Comment by Itziar — July 11, 2007 @ 8:33 pm

  2. Ba jatorriarena…. hasieran zezenak plazara arratsaldeko korridara eramateko ateratzen zituzten, jenderik gabe eta orain egiten den entzierroko bide guztia egiten zuten. Orain jenderik gabekoa gauean egiten da. Baina tira, jenderik gabe egiten zen garai hartan harakin kuadrilla mozkor batzuk salto egin zuten eta zezenekin korrika egin. Oso gaizki ikusia zegoen, baina emozio handikoa izan zenez ba hurrengo urteetan errepikatu egin zuten, gaurko entzierrora ailegatu arte. Eta lehen ez ziren txuriz janzten, batzuk hasi zirenean gaizki ikusia zegoen, eta orain begira!!! Baina tira, ba nondik norakoak horietxek, harakin kuadrilla baten abentura bezala hasi eta gaur egungo masifikaziorarte!!!

    Comment by Aran — July 13, 2007 @ 11:07 am

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham