Maiteren txokoa

August 28, 2007

Iraileko aldapa

Filed under: Uncategorized

Uda nahi baino azkarragao ari da bukatzen eta horrek esan nahi du lanean hastea ere tokatuko zaigula. Egia esan oporretatik bueltatu nintzenetik mentalizatzen ari naiz eta prestatutik nagoela uste dut, hala ere, han topo egingo dudanak bertigo antzeko zerbait ere ematen dit, kontziente bainaiz lan mordoa izango dudala lehen egunetik!!! baina beno…ohikoa den bezala, denon defentsa mekanismoa martxan jarri eta betiko teknikara joko dut, hau da,  egutegian hurrengo jai egunak noiz diren markatzera, jajajjaemoticon

Zarauztarron kasuan irailan Euskal Jaiak dira muga, nahiz eta lanean lehenago hasiko garen gehienok, hor daukagu buruan "laster Euskal Jaiak", baina hori bukatu ondoren…ba lasai, hilabete barru Kuadrilen Eguna eta lehenago Pilarikako Jaia, aurten ostirala eta horrela, urte bukaerara arte hilero bada zerbait.

Hala ere, behin baino gehiagotan aipatu izan dudan filosofia mantendu nahiko nuke eta jai egun horiek hor izanda ere ez nuke nahiko egunerokotasuna funtsik gabeko zubian bihurtzea, astebukaeratik astebukaerara doana. Egun bakoitzari saiatuko naiz etekin aterazen eta horretarako, batzuetan zaila bada ere (niri ez zait hain zaila suertatzen egia esan behar badut), lanarekin disfrutatzen ikasi beharko dugu, obligazio moduan ikusi beharrean, afizioen artean ere txoko bat eskaini, ezta?

Kontuak kontu, ordu gutxi barru lanera buelta!!! jajajaja uda primeran joan da eta horrekin geratzen naiz, orain aurrera egita tokatzen baita. emoticon 

2 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://maitepardina.blogsome.com/2007/08/28/iraileko-aldapa/trackback/

  1. Bai, gauza polita da ofizioa afizio ere izatea. Errazago bihurtzen da guztia!

    Comment by Imanol — August 28, 2007 @ 7:40 pm

  2. bai… baƱo goizeko 6.30tan jaikitziak eztu grazirik iten!!!
    jajaja

    egunero nere ordenadore aurreko orduei etekina ateratzen saiatuko naizela zin egiten dut!!!

    eta bide batez: aupa enbata!!! gaur egun haundiya da, aber ze pasatzean…

    Comment by Itziar — August 30, 2007 @ 2:17 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham