Maiteren txokoa

September 13, 2007

Olaturik gabeko txapelketa

Filed under: Uncategorized

Gure herria duen hondartzagatik da ezaguna neurri handi batean eta orain dela urte batzuk, irailean ospatzen zen nazioarteko surf txapelketak ere jende asko erakartzen zuen. Gero, zenbait urtetan hutsune bat egon da baina aurten surfzale eta gainontzeko herritarrak, txapelketaren berretorrerari so geunden. Itsasoarekin ordea, ezin da ezer ziurtzat eman eta dena perfekzio osoz antolatuta ere, itsasoak bere martxa darama eta ezin da bermatu olatuak ere perfektuak izango direnik. Gaur malekoian paseatzea atsegina izan da jende pilaketa desagertu delako eta giro bikaina zegoelako baina desertu txikira hurbiltzean, pena pixka bat eman didate gogotsu antolatzen ibili diren horiek. Itsasoa ez da lagun izan gaurkoan eta goizean hastekoa bazen ere, bihar arte atzeratu behar izan da txapelketaren hasiera.

Ni ez naiz surfzalea kontsideratzen, inondik ere, nahiz eta inguruan olatuei begira-begira dabiltzan ugari izan, nik ez dut gehiegi ulertzen gai horretaz (eta bai…zarauztar petoa naiz, jajaja). Hala ere, astebukaeran buelta bat eman beharko da montaje guztia ikusi eta hango giroarekin disfrutatzeko. Txapelketa garrantzitsua omen da eta ezingo da aukera hori galdu…

Gure herrian hondartza eta surfa baino gauza askoz gehiago baldin badago ere, astebukaeran protagonismoa eskaini beharko diogu, txakolinaren baimenarekin, kirol "pijoari". emoticon

 

Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://maitepardina.blogsome.com/2007/09/13/olaturik-gabeko-txapelketa/trackback/

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham