Udazkena
Ia oharkabean 2007a badoa ttirriki-ttarraka, gelditu gabe aurrera eta azken hilabeteetan sartu da. Azken egunetan kazetariak ez dira ados jarri udazkenaren sarrera noiz izango zen zehazteko orduan…baina beno, badirudi sartu garela, jajaja
Eguraldia misterio bat izaten da garai honetan eta pasa dugun uda eskasaren ondoren (beti ere eguraldiaz ari naiz…), tenperatura hotzek epeltasun apur bati tokia uzten badiote hobe…horrelako udazkenak gustatzen zaizkit niri, oporraldietatik neguko elur girora zubi egiten dutena. Udazkenaren gogorrena niretzat kurtso hasierarekin bat egiten duela da…horrek sorrarazten dizkidan burukominengatik, oraindik gauzak airean izateak tentsioa eragiten baitit. Hala ere, ziur pare bat astetan dena finkatuko dela beraz, ez da grabea eta hemendik urte bukaera artekoa planifikaturik utziko dut (gutxi gora behera, dena ezin baita %100ean itxita utzi!).
Psikologikoki askorentzat udazkena iraila hasieran hasten da baina niretzat ez…astebukaera honetan, ez dakit zein egunetan eta zein ordutan, hasi da eta ea ongi portatzen den
