Maiteren txokoa

October 1, 2007

Hondartzaren beste aurpegia

Filed under: Uncategorized

Kanpoko jendeak Zarauzko hondartzaren argazki bakarra izan ohi du memorian baina herritarrok garai bakoitzean modu batera ikusten dugu. Udazkenarekin batera, urteen poderioz tradizio bihurtu diren plaieroen hasiera hurbil da. Atzo izan genuen lehenengo bilera taldeek eta aurten nesken ligak marka berri bat jarri du eta 12 edo 13 talde izango gara. Duela 3 urte hasi ginela kontutan hartuta, ez da gutxi!! gure artean giro ona sortu da eta jendea gustura ikusten da eta hori benetan polita da.

Bai larunbat goizetan eta bai igandeetan malekoitik paseatu eta futbol partiduak ikustea berezia da niretzat, erlajatu egiten nau, gustura egoten naiz eta jolasten dudanean ere disfrutatu egiten dut. Zarauztarron txapelketa hau berezia da niretzat, txikitatik parte hartu izan dut eta etxean ere bultzatu egin izan den zerbait da…jada adinean aurrera doan jendeari garai bateko plaieroen inguruan hitz egiten entzutea ere ederra da, gure historiaren parte xume baina garrantzitsua baita.

Laburbilduz, Zarauzko hondartzaren argazki bilduman niri gehien gustatzen zaizkidan horien arten dago, duda izpirik gabe, plaiero egun batean erakusten duen paisaia. Hurbil da beraz, argazki hauek berriz ere ikusteko eguna, eta gogotsu nago egun horren zain.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham