Maiteren txokoa

November 26, 2007

Azaroak 25

Filed under: Uncategorized

 Iaztik beste modu batetara bizi dut egun hau…lehen egunkarietan edo telebistan ikusten nuen bazela emakumeen tratu txarren kontrako egun bat baina egia esan, hor geratzen zen…iaz, nire lanpostu berriak egun hau beste modu batetara bizitzera bultzatu ninduen, gure ikastetxean ekintza ezberdinak antolatzea tokatu baizitzaidan. Aurten egoera berberean nago: aurreko astean ipuin kontalari baten bitartez gazteenei mezu egokiak zabaltzen saiatu ginen eta aste honetan ere ekintza ezberdinak eramango dira aurrera.

Beste askotan bezala zera pentsatzen dut, ze tristea horrelako gauza bat salatzeko egun baten beharra izatea. Hain aurreratuak gauden mende honetan, oraindik ere horrelako jokabide primitiboak ditugu edonon, askotan urruneko gertakariak direla uste badugu ere, gure inguruan ere emakumen asko eta asko, gehiegi, ari baitira sufritzen. "URTE OSOKO ARAZOA, EGUN BATEKO SALAKETA" dio larunbateko Urola Kostako Hitzaren azalean. Egunkarietan artikulu ugari aurki daitezke egunotan, Gara egunkarikoa, jarraian estekaren bitartez ikusi daitekeena, horren adibide da.

http://www.gara.net/idatzia/20061125/art190644.php 

Noiz arte ospatu beharko ote dugu egun hau? Guk, bien bitartean, egiteko garrantzitsua dugu ikastetxeetan, etorkizuneko heldu talde baliotsu bat hezi beharra baitaukagu, ea egungo gizarte hau eraldatzeko gai diren, hobera beti ere… 

November 15, 2007

Behobiatik hasi eta Donostira arte…itzala

Filed under: Besteak

A ze jende pila zegoena igandean Behobia eta Donostia lotzen dituen bidean! izan ere, urtero urtero ikuskizun polita egoten da bertan. Nik egia esan, nahiago dut Bulevar inguruan korrikalariak iristen ikusi eta ze meritu duten onartzea nahiz eta milaka eta milaka pertsonak parte hartu karreran, ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula 20 kilometro korrika aritzea, aldapa gorak barne"!

Horrelako festak iluntzeko ere beti izaten da ordea jendea, eta horixe bera egin dute El Mundo egunkariko bi kazetarik. Igandean karreran parte hartu ondoren, aurriritziz betetako ondorio propioak atera eta atzoko edizioan argitaratu zuten, inongo lotsarik gabe! Egia esan irakurri dudanean barruan sua piztu zait…horrelakoak entzuten jarraitu beharra ere…noiz arte iraungo du errespetu falta horrek!

http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2007/11/12/masdeporte/1194894300.html

Hortxe dago artikulurako lotura. Begirada bat botatzera gonbidatzen zaituztet, errealitatea ezagutzeko…eskerrak oraindik ere konbentzituta nagoen gutxiengoaren iritzia dena…edo nahiago du hori pentsatu! emoticon






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham