Maiteren txokoa

December 3, 2007

Kros misto famatua

Filed under: Uncategorized

Urteak dira jada gure herrian, abendu iristearekin bat, lasterketa herrikoi berezi hau antolatzen dutela atletismo sailekoek. Urtean urtean bikote gehiago animatzen dira parte hartzera eta aurten 525 izan dira. Honek badu bere garrantzia estatiska zaleentzat, izan ere, ea non topatzen dugun gizonezko adina emakumek parte hartzen duen  lasterketa bat eta are gehiago, ea zein lasterketa herrikoietan ikus daitekeen 525 emakume korrika. Pixkanaka pixkanaka jendea animatuz doa eta batzuk Behobia-Donostia izaten dute helburu eta horretarako prestatzen dira hilabetetan, beste batzuk ordea, Kros mistoa egiteko entrenatzen dute…horrela dira gauzak, bakoitzak aurkitu behar du bere neurria eta ia 9 km-ko distantzia izanik, ez da txantxa!

Ni kirolzalez gain, neurri batean kirolari sentitzen banaiz ere, korrika egitea ez da nire lehentasunetan sartzen baina gustura asko parte hartzen dut ikusle gisa emoticon 

Aurten ezin izan du parte hartu baina, herrian badaukagu urteetan parte hartu duen korrikalari famatua, Iratxe Aranburu, hain zuzen ere. Berari Argia aldizkarian egindako elkarrizketa batean gai honi buruz hitz egiten du berak:  http://www.argia.com/argia-astekaria/2090/emakumea-hasi-da-kirola-egiten-baina-ez-dakit-modu-egokienean/osoa

Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://maitepardina.blogsome.com/2007/12/03/kros-misto-famatua/trackback/

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham