HAU DA HAU! Azkenean bueltan!
Ez da gustura ez nengoelako, ez da aspertu egin nintzelako…egunerokotasunak jan egiten gaituela eta hori da nire aitzakia bakarra. Lehenengo astebete ezer idatzi gabe, ondoren hilabete eta konturatzerako, denboraldi luzeegia nire txokoa abandonatua izan dut.
Ikasturtea bukatzen ari denez, nire esperantza eta nahia da berriz ere biziberritzea. Gaur ikasle batekin landu dudan istoriotxo batek berpiztu du ia itzaltzear zegoen sugarra eta bihar bertan istorio horrekin nire txoko hau martxan jartzeko erabaki garbia hartu dut!
Beraz, kaixo aspaldiko txoko eta bihar arte!

Ea egia den eta idazten hasten (edo jarraitzen) duzun. Gustatuko litzaidake niri ere halako zerbait egitea, baina betiko aitzakiak tarteko (ez dut astirik, lanez gainezka nago…) ez dut ezer ere idazten. Orain arte inspirazioa falta zitzaidan, laneko zenbakiek idazteko gaitasuna kenduko balidate bezala. Orain, Euskal Herrira itzuli eta bueltatu ostean, berriz ere sortu zait idazteko gogoa. Uste dut berriro nire libretatxoa hartuta irtengo naizela kalera (zenbakiek adorea zurrupatzen didaten arte behintzat). Argazkiak atera nahi ditut, idatzi egin nahi dut. Funtsean, bizi naizela adierazi nahi dut!
Ea, beraz, esandakoa bete eta zerbait egiten dudan. Ez besteek nire gogoetak irakurtzeko, nire burua aztertzeko baizik.
Comment by Ane — May 30, 2008 @ 4:57 pm