Maiteren txokoa

June 9, 2008

futbolaren magia

Filed under: Uncategorized

Kontziente naiz gaur egun futbola negozioa dela batez ere, eta jokalari batzuk erregeen pare bizi direla eta hori dena oso injustua dela…eta erabat ados nago. Baina futbolaren esentzia gaur egungo festa mediatiko horretatik kanpo geratzen da benetan bizi dugunontzat, hau da, talde baten jarraitzaile izateak sorrarazten dizkizun sentimenduak zirko guztitik aparte daude.

Nik garbi daukat nire taldea Zarautz dela, eta ondoren erreala. Horregatik, talde hauen ibilbidea negatiboa izateak umorean eragin zuzena izan ohi du eta hori bizi ez duenak harriturik esaten du ea eroturik gauden…futbola bakarrik dela!! eta ziuraski egia da…baina gizakia horrelakoa da…jajajaj

Honekin guztiarekin atzoko errealaren partidura iritsi nahi dut…amaierarako bost minutu falta zirela lehen mailako taldea ginela behin eta berriz errepikatzen zuten telebistan baina esperientzia positibo edo alai gutxi izan ditugu azken aldian, eta hori dela eta, konfiantza gutxi neukan, edo beldur gehiegi…eta jokalariei ere antzeko zerbait gertatu zitzaiela uste dut, galdu zuten bezala galtzeak ez baitauka beste azalpenik!!! kontua da, bost minututan emozio saltsa ederra bizi izan genuela jarraitzaileok eta orain aste honetan burua beste mila istoriotan izanda ere, datorren astebukaeran tentsioz bizi beharko dugu azken partidua.

Eta honek ez dauka zerikusirik futbola negozio izatearekin, ez da futbolariak izar gisa ikustearen ondorio…futbola bizi dugunok horrela sentitzen dugu eta hori da azalpen bakarra. 

June 5, 2008

Antzinako kondaira txinatarra

Filed under: Uncategorized

Orain egun batzuk agindu bezala, hona hemen istorio motz baina interesgarria, zer pentsatu ematen duena. Gazteleraz idaztera noa, ipuina horrela baitaukat eta itzultzen hasiz gero, ez nuke hemen denbora luzean ipiniko!

Hona hemen bada…

 "Había una vez un campesino chino, muy pobre, pero sabio, que trabajaba la tierra duramente con su hijo.

Un día el hijo le dijo:

-¡Padre, qué desgracia, se nos ha ido el caballo!

-¿Por qué lo llamas desgracia?- Respondió el padre- veremos lo  que trae el tiempo.

A los pocos días, el caballo regresó acompañado de una preciosa yegua salvaje.

- ¡Padre, que suerte!- exclamó el muchacho- nuestro caballo ha traido otro caballo más.

-¿Por qué le llamas suerte?- repuso el padre- veamos qué nos trae el tiempo.

Unos días después, el muchacho quiso montar el caballo nuevo, y éste, no acostumbrado a un jinete, se encabritó y lo arrojó fuertemente al suelo. El muchacho se quebró una pierna.

- ¡Padre, qué desgracia!- dijo él- ¡me he quebrado la pierna!

Y el padre retomando su experiencia y sabiduría sentenció:

- ¿Por qué lo llamas desgracia? ¡Veamos qué trae el tiempo!

El muchacho no se convencia de la filosofia del padre, sino que gimoteaba en su cama. Pocos días después, pasaron por la aldea los enviados del rey buscando jóvenes para llevárselos a la guerra. Vieron en la casa del anciano, a un joven entablillado y lo dejaron, siguiendo de largo. El joven comprendió entonces que nunca hay que dar ni la desgracia ni la fortuna como absolutas, sino que siempre hay que darle tiempo al tiempo, para ver si algo es malo o bueno.

La moraleja de este antiguo consejo chino es que la vida da tantas vueltas y es tan paradójico su desarrollo, que lo malo se hace bueno y lo bueno, malo. Pero, todo sucede con un propósito positivo para nuestras vidas…¡vivamos el hoy con plenitud!"

June 1, 2008

Poesiaz beteriko narrazioa

Filed under: Uncategorized

Orain egun batzuk agindu nuen istoriotxoa bidean da…eta bitartean irakurtzen amaitzear nagoen liburu bati buruz hitz batzuk:

"Ez da gaua begietara etortzen", Felipe Juaristiren nobela, abenduan erosi nuen Durangoko azokan eta nahiz eta orrialdeei erreparatuz motza dela eta azkar bukatzeko modukoa dela iruditu, hilabete pasa bada hasi nintzela. Kontua da esaldi bakoitzaren pisuak atal bakoitza luze egiten duela, esanahiz beterik daudelako, mardula delako. Deskribapenak poesia dira eta horregatik, genero honetara oso ohitua ez nagoenez, irakurketa erritmoa asko mantsotu dut liburu honetan.

Udan hartu banuen azkarrago irakurriko nuen ziuraski, psikikoki lasaiago harrapatuko baininduen baina garai honetan buruan hainbeste gauza izateak, liburu honetaz behar bezala ez  gozatzea dakar. Esaldi sakonak behar bezala ez hausnartzeak pena ematen dit baina aste honetan, bukatzen dudanean, beste liburuen artean gordeko dut eta baliteke hemendik denbora batera berriz hartu eta irakurtzea, momentu egokia iristen denean!

Deskribapen sakonak, bizitzaren zentzuaz hausnarrarazten dutenak gustatzen zaizkionarentzat liburu ederra. 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham