Maiteren txokoa

June 9, 2008

futbolaren magia

Filed under: Uncategorized

Kontziente naiz gaur egun futbola negozioa dela batez ere, eta jokalari batzuk erregeen pare bizi direla eta hori dena oso injustua dela…eta erabat ados nago. Baina futbolaren esentzia gaur egungo festa mediatiko horretatik kanpo geratzen da benetan bizi dugunontzat, hau da, talde baten jarraitzaile izateak sorrarazten dizkizun sentimenduak zirko guztitik aparte daude.

Nik garbi daukat nire taldea Zarautz dela, eta ondoren erreala. Horregatik, talde hauen ibilbidea negatiboa izateak umorean eragin zuzena izan ohi du eta hori bizi ez duenak harriturik esaten du ea eroturik gauden…futbola bakarrik dela!! eta ziuraski egia da…baina gizakia horrelakoa da…jajajaj

Honekin guztiarekin atzoko errealaren partidura iritsi nahi dut…amaierarako bost minutu falta zirela lehen mailako taldea ginela behin eta berriz errepikatzen zuten telebistan baina esperientzia positibo edo alai gutxi izan ditugu azken aldian, eta hori dela eta, konfiantza gutxi neukan, edo beldur gehiegi…eta jokalariei ere antzeko zerbait gertatu zitzaiela uste dut, galdu zuten bezala galtzeak ez baitauka beste azalpenik!!! kontua da, bost minututan emozio saltsa ederra bizi izan genuela jarraitzaileok eta orain aste honetan burua beste mila istoriotan izanda ere, datorren astebukaeran tentsioz bizi beharko dugu azken partidua.

Eta honek ez dauka zerikusirik futbola negozio izatearekin, ez da futbolariak izar gisa ikustearen ondorio…futbola bizi dugunok horrela sentitzen dugu eta hori da azalpen bakarra. 

Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://maitepardina.blogsome.com/2008/06/09/futbolaren-magia/trackback/

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham