Maiteren txokoa

July 21, 2008

Udan ere zinera

Filed under: Uncategorized

Bada denbora zinera joaten ez nintzela baina astebukaera honetan bitan izan naiz…egin duen eguraldiarekin arraroa dirudi, ez bainaiz tokiren batean sartzearen aldekoa horrelakoetan, aire librean egotea dut gustuko!! Hala ere, horrela tokatu da oraingoan…udan pelikula dezente estreinatzen dira, lehenengo Hancock izan zen ostiralean, sarrerak zozketa batean tokatu zitzaizkidala eta horixe, oparia aprobetxatu behar! entretenigarria pelikula…atzo aldiz, lagun batek Kun Fu Panda ikusteko gogoa zuela eta herrian bertan ikusi genuen, lasai lasai eta hau ere entretenigarria…

Kontua da,nik badudala iritzi bat udako pelikulen inguruan: normalki argumentu sinple xamarra izaten dute, gehegi pentsarazi gabe, tarte lasai bat pasarazten dute baina hor geratzen da…finean, ez dut uste nire pelikula gustukoenak udan ikusi ditudanik!! baina atzokoan, Kun Fu Panda ikustean, bertako pertsonaia baten esaldiek atentzioa deitu zidaten, batez ere batek. Txinan girotua egonik, bertako monje budisten estiloa zuen dortokak eta hona hemen aipatu dudan esaldia, hausnarazteko modukoa:

 

"Iragana historia da, etorkizuna misterio bat baina oraina oparia da", hau gazteleraz politagoa geratzen da horrela: "El pasado es historia, el futuro un misterio pero el presente es un regalo y por eso lo llaman así"

Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://maitepardina.blogsome.com/2008/07/21/udan-ere-zinera/trackback/

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham