Behobiatik hasi eta Donostira arte…itzala
A ze jende pila zegoena igandean Behobia eta Donostia lotzen dituen bidean! izan ere, urtero urtero ikuskizun polita egoten da bertan. Nik egia esan, nahiago dut Bulevar inguruan korrikalariak iristen ikusi eta ze meritu duten onartzea nahiz eta milaka eta milaka pertsonak parte hartu karreran, ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula 20 kilometro korrika aritzea, aldapa gorak barne"!
Horrelako festak iluntzeko ere beti izaten da ordea jendea, eta horixe bera egin dute El Mundo egunkariko bi kazetarik. Igandean karreran parte hartu ondoren, aurriritziz betetako ondorio propioak atera eta atzoko edizioan argitaratu zuten, inongo lotsarik gabe! Egia esan irakurri dudanean barruan sua piztu zait…horrelakoak entzuten jarraitu beharra ere…noiz arte iraungo du errespetu falta horrek!
http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2007/11/12/masdeporte/1194894300.html
Hortxe dago artikulurako lotura. Begirada bat botatzera gonbidatzen zaituztet, errealitatea ezagutzeko…eskerrak oraindik ere konbentzituta nagoen gutxiengoaren iritzia dena…edo nahiago du hori pentsatu!
Bazkaritarako jaiki eta gero siesta egitea, hori bai luxua! Logura izateko arrazoiak ere baneuzkan, hori ere egia da…parrandatxoren bat egiteko tartea izan dudanaren seinale, dudarik gabe, jajajaj…Abenduak 6a batzuentzat Konstituzio Eguna da eta besteontzat San Nikolas eguna…eta nola ez, Oriotik bueltaska eman behar, konpromiso soilagatik bada ere (disimulatua geratu da ezta??)

