Aste Solidarioa
Gizarte honetan hobetzeko zer dagoen…gauza asko…ez dut uste hori dudetan inork jarriko duenik. Hala ere, askotan gure esku ezer gutxi dagoela entzun ohi dut jende askoren ahotan eta hori ez dakit, kontzientzia lasai uzteko teknika bat den edo komodidadeak itsututako pertsonen diskurtsua. Nik guztiok gure hondar alea aportatu dezakegula uste dut…eta oso konbentzituta nago gainera! Hala ere, gizarte osoari hau erakusteko iniziatiba egokia izan daiteke Zarauzko ONG talde ezberdinek elkarlanean antolatu duten Aste Solidarioa. Bigarren urtez, astean zehar, arratsetan, ekitaldi ezberdinak izango dira herrian eta larunbat goizean emango zaio amaiera festatxo moduko batekin. Ni Xiskoko begirale naizen aldetik, gure taldeak zerbait aporta dezakeela garbi daukat, horregatik, haurrekin jolasak egingo genituen galdetu zidatenean, garbi neukan esfortzu txiki hori egingo genuela…eta hantxe izango gara…datorren larunbatean, honetan guztian ondoen egiten dakigun hori egiten, jolas solidarioak.
![]()
Urola Kostako Hitzan eta Diario Vascoko herriko atalean badakit programa agertu dela…begirada bat botatzera gonbidatuko nuke irakurle oro.
). Nik goiz xamar erretiratu behar izan nuen, larunbat goizean goiz jaiki beharraren ondorioak…baina kontuak kontu…gaua ederki joan zela esan daiteke…

Dena Xiskon hoberako izan dadila!